Joseba Barandiaranekin ekonomia gaiak komentatuko ditugu denboraldi honetan ere, eta lehen saio honetan begirada low cost zerbitzuetan jarri dugu, Ryanair-en krisia abiapuntu hartuta. Ryanair enpresak 400.000 bidaiari lehorrean utzi ditu, datozen hilabeteotako hainbat hegaldi bertan behera utzita. Pilotuen oporrekin nahastu direla esan dute, baina beste faktore batzuk ere egon daitezke […]
Urtea: 2017
Iraila planak egiteko hilabetea izaten da, ikasketak antolatu, ordutegiak, kirola… Azken honi lotutako lekua ezagutzeko asmoa dugu datozen minutuetan. Sei Izar gimnasio herrikoia Karmela gunean kokatuta dago. Duela bi urte jarri zuten martxan eta dagoeneko prest dute ikasturte honetarako eskaintza . Sei izar gimnasio herrikoekiko Mikel izan da gurean […]
Zer ondo gelditu zaigun gaurko aukeraketa! Land of Talk Quebectarrak entzuten hasi gara. Ondoren, Dr. Dog, Pennsylvaniatik, Beck (Loser kantuarekin), Charly Bliss laukote brooklyndarra, Roger Waters (Pink Floyd), Jim James (My Morning Jacket), Seafret ingelesak… Zoragarriak. Bukatzeko Omar Souleymanen soinu hipnotikoak Siriatik. Disfrutatu! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170620musibla-019.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Onintza Enbeita batu zaigu saiora, emakumeek bertsoen munduan izan duen rolaren inguruan berba aritu da Kafe Antzokian. Gaur egun ikusgarritasun eta parte-hartze maila handiagoa lortu dute bertsolariak, bertso eskoletako lehenengo belaunaldia izan ziren, denborarekin kontziente izan dira bizi izan dutena. Emakume bertsolariek jabetze edo boteretzea indartzeko lan handia egin […]
Gorabide elkarteak ezgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko lan egiten du eta bere 55. urteurrena ospatu berri du. Aurreko astean Bizkaia plazan aterkiak irekita egindako “guardasolada” sinbolikoan erakundeetako ordezkari, elkarteko langile, ezgaitasun intelektuala duten pertsona eta hauen familietako ugari bildu dira, gizartean baldintza berdinetan integra daitezen aldarrikatzeko. Gaurko saioan elkartea hobeto […]
Asier Garcia euskal presoaren bikotekideak joan den larunbatean izandako istripuaren ostean, senideek asteburuoro “erruleta errusiarrean” jokatzen ari direla kritikatu du. Aurten zortzigarren ezbehar izan dituzte euskal presoen senideek errepidean. Azkena pasa den asteburuan gertatu zen. Asier Garcia Justoren bikotekideak Bejar inguruan istripua izan zuen. Salamancatik 70 kilometrora dagoen errepidean, bi […]
” Obabakoak” Arriaga Antzokiaren denboraldi honetako ekoizpen lan propio nagusia urriaren 18tik 21era bitartean estreinatuko da euskaraz, bi emanaldi eskainiz goizez eta hiru arratsaldez. Entseguetan murgildu gara eta Eneko Sagardoy, Ainhoa Etxebarria eta Miren Gaztañagarekin berba egin dugu. Arriagan ondoren, obra Bartzelonako Teatre Lliurera joango da, euskarazko bertsioaren 5 emanaldi […]
Batzuk joan eta besteak etorri. Tartean negarrak eta barreak, agurrak eta ongietorriak. Emozio gazi-gozoak izan ziren maleten bueltan: batzuek oporrei eta lagunei agur esan zieten, eta besteek, familiari. Gehienak, triste atzean utzitakoagatik, baina pozik heltzear dagoenagatik. Ikasturte berriarekin, asmo berriak ere hemen dira, Ikasturteko agenda gizen-gizenari aurre egingo diogu, baina […]
“Herriok Erabaki” prentsaurrekoa eskaini du David Rincon eta Hanburgon atxilotu zituzten beste gazteen askatasuna aldarrikatzeko. David Rincon Irailaren 25ean epaitua izango da Hanburgon, atxiloketa salatzeko eta G20aren aurkez adierazteko Manifestazioa deitu dute ostiralerako, Bilbon. Arratsaldeko 19:30etan bilduko dira Arriaga plazan, eta Euskal Herriko herritar guztiei deia luzatu diete bertaratzeko eta […]
Gaur arratsaldean Berbaizu euskara elkarteak “11 egun euskaraz” ekimena aurkeztuko du Müllerenean azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dena. Euskal Herriko hainbat txokotan egindako aktibazio kanpainetan bezala, 11 egun euskaraz-ek euskaldunak aktibatuz gure hizkuntza-ohiturak iraultzea helburua dauka eta Euskaltzaleen Topaguneak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz 2018an antolatuko duen Euskal Herri osoko aktibazio kanpainaren […]
