Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologiek jasan duten bilakaera eta horrek eragin duen aldaketa soziologikoa. Egunero jende asko erabiltzen ditu sare sozialak argazkiak edo bideoak partekatzeko, zer irakurtzen ari den jakinarazteko, film bati kritika egiteko, edota pentsatzen ari dena azaleratzeko. Horrela, sare sozialak norberaren bizitzaren erakusleiho bihurtzen dira. […]
Urtea: 2017
Kaletik gabiltzanean lanerako bidean korrika presaka agian ez dugu inguruetara begiratzen, eta gure hiriak duen ondare arkitektonikoa ez dugu atzematen. Titaniozko Guggenheim baino askoz gehiago du gure Bilbok. Bilbok dituen formak, bere arkitektura, bere espazio publikoak, azpiegitura handiak, bere izateko arrazoia dute.Horien atzean gehienetan ezagutzen ez ditugun erabaki, bitxikeria eta […]
Oxfam Intermonek salaketa jarri dio Espainiako Gobernuari, Espainiak ez ditu errefuxiatuen inguruan hartutako konpromisoak bete. Europako akordioa Irailaren 26an bukatzen da. Salaketa Madrileko Europar komisioan jarri dute. Hainbat dira zin egin baina bete ez dituztenak. Espainiak 17.337 pertsona hartzeko konpromisoa hartu zuen. Aste bete falta den honetan Espainiak bakarrik 1279 […]
Musika osagarri izan ohi dala. Gaur bai, ze kanta ederrak proposatu dizkigun David Hoyos lagunak! Eta nolabait osatu, osotu, sendatu, sendotu egin gaitu musikak. Gaurko gaiari eta istorioari zurrun lotuz gero, iluntxu geratu gintezke eta. Abiadura Handiko Trena, politikariek Eusko Jaurlaritzako batzordean nola jokatu zuten duela urte pare bat, zerk […]
Udako atsedenalditik bueltatuta, gaurko urrezko kantua Fiachras taldearen Traizio Tradizio izan da. Bide beretik, Bonberenea ekintzak zigilurako eginiko beste grabaketa batzuk entzun ditugu: Donostiako 25th Coming Five taldearen Still pissing, Tolosako Glaukoma rap-reggae taldearen Emaiok, Zarautz-Zumarragako talde instrumentala, Sofa taldearen hiru kanta (Agorregi, Into The Fire, Tope Zatopek), Zea Mays […]
Udako Euskal Unibertsitateak bere udazkeneko eskaintza aurkeztu du. Urria eta abendua bitartean 22 ikastaro eskainiko ditu UEUk on-line, Eibar, Iruñea eta Azpeitian, guztiak, beti bezala, euskaraz. Matrikula epea dagoeneko irekita dago eta www.ueu.eus web gunearen bitartez egin daiteke.Gaurkoan udazkeneko ikastaroren errepasoa egin dugu Marikarmen Meñikarekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170918_elkUEU.mp3 Deskargatu hemen.
Bukatu da arraun denboraldia. Azken txanpan Donostiara begira egon gara, olatu erraldoiak izan ziren Kontxako banderaren bigarren txandan . Han ibili ziren emakumezko arraunlariak ere, gora eta behera. Donostiako itsaso zakarrean ‘Tomatera’ kostata aritu zen ere, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Deustuko nesken ontzia azken postuan helmugaratu bazen ere, denboraldi handia […]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskaltegien matrikulazio kanpaina martxan da, aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta euskaltegiek. Izena ematera animatzeko Euskara ikasiz, mundu bat irabazi leloa aukeratu dute. Euskara ikasteak euskarazko mundu oso baterako bidea irekitzen diela esan nahi die euskaltegien matrikulazio kanpainaren leloak. AEK ere matrikulazio kanpaina abiatu du, %100 afektiboa […]
Egun baditugu euskara ikasteko ikastola, euskaltegi eta eskolak. Ikastolak 1914an hasi ziren Bilbon, eta 1937an Francok debekatu zituen, baina askoz lehenago ere izan zen euskarazko eskolarik. XVII. mendean Ipar Euskal Herrian klasikoak sortu izana ez zen kasualitatea izan, garai hartan frantses hizkuntza Paris aldeko Île-de-France aldean baizik ez zen mintzatzen. […]
Chris Isaak-ek idatzitako abestirik arrakastatsuena dugu Wicked game malenkoniatsua. Oihartzun handiko nota arpegiatuak vibratoaren laguntzaz narraz eramaten dituen ahots tristearekin desamodio abesti ederra osatu zuen Isaak-ek. 1989ko Heart Shaped World bilduman argitaratu bazuen ere, David Lynch-en Wild at Heart filmean agertu izanak famatu zuen kantua. Gaurkoan kantu hipnotiko honen bertsiolari, […]
