Larunbatean abiatuko da OkuTourra Bilboko Gazte asanbladen sareka antolatutako topaketak. Hainbat gai jorratuko dituzte bost saiotan, besteak beste, “okupazio bat burutzeko eman beharreko pausoak edota gune autogestionatu baten beharrezko diren erramintak”. Errondokon, Karmelan, 7Katun eta Bilbo Zaharreko Kultur Etxean egingo dituzte topaketak. Okupazio mugimenduaren inguruan hausnarketa egin eta zabaldu nahi […]

Otsailaren 2tik 4ra Bilbon elkartuko dira energia berriztagarrien sektorean diharduten emakumeak, trantsizio energetikoaren alde lanean ari direnak, pobrezia energetikoaren aurka ari direnak eta proiektu energetiko handien inpaktuaren aurka borrokan dabiltzanak. Gaur goizeko hamaiketan aurkeztu dituzte jardunaldi hauek Bilboko La Bolsa eraikinean. Maitane Arria ekologistak martxaneko kideak aurkeztu dizkigu topaketak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180202_ainhoa_energia_emakumeak.mp3 […]

Etxeko Langileen Elkarteak urteetan dihardu salatzen besteen etxeetan lan egiten dutenen baldintza kaskarrak, urteko txostena argitaratu berri dute, sektoreko langileen egoerari buruzkoa. Isabel Otxoarekin hitz egin dugu eta erradiografia ekarri digu. Etxe barruan lo egiten duten zaintzaileak atsedenik ez dutela salatu dute. Bestetik Eusko Jaurlaritzak etxeko langileak gutxiesten dituela salatu […]

“Egungo euskal komikiaren historia” liburuak itxi du Egungo euskal literaturaren historia bilduma. Azaroan  argitaratu zuten zortzigarren liburua. Jon Kortazar bildumako zuzendariarekin berba egin dugu. 1983tik 2013ra bitarteko 11 komiki aztertu zituzten bertan, Antton Olariagak eta Arantxa Urretabizkaiak sortutako Albaniaren konkista-tik, Maite Gurrutxagak eta Dejabu Panpin Lorategiak sortutako Habiak lanera artekoak […]