Algortara abiatu gara gaurko POTTO saioa gorpuztera. Abra sariketaren XVII. edizioa jokatu zen aurreko astean La Dupla jatetxean, eta Aroa Arrizubietak jantzi zuen txapela. Sariketa horretan izandako bertso-aukeraketa ekarri dugu Bilbo Hiria irratiaren uhinetara, baita aste honetarako agenda-proposamena ere. Hori nahikoa ez eta beste atal bati eman diogu bide gaurko […]
Eguna: 2018-02-22
Argia astekariak dakarren gaiak astero bezala lander Arbelaitzek ekarri dizkigu. Gaurkoan azaleko erreportajea eta bi elkarrizketa izan ditugu mintzagai: Publizitate eta babesletza instituzionala Gipuzkoako aldundian. Aman Komunak sareak, herri mugimenduko hainbat taldek eta kidek osatzen duten ekimenaren inguruko elkarrizketa eta Uxue Lopez Telekomunikazio ingeneriarekin izandako solasaldia ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180222_ArgiaLander.mp3 Deskargatu […]
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Zorrotza auzotik , 12:00etatik 14:00etara. Bilboko auzorik iparrenekoa da, 12.000 biztanle ditu. Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Zorrotza Kaxtrejana kaletik zuzenean arituko gara. Lehenengo gonbidatuak Auzo elkarteko kideak izango dira, Carlos Rodriguezekin berba […]
Guda Dantza talde bizkaitarrak Argibideak diskoa aurkeztu zuen asteartean Bira kultur gunean. Diskoari buruz eta taldeari buruz hitz egiteko gurera gonbidatu ditugu Jon Maguregi eta Ander Basañez taldeko kideak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180222_GudaDantzan.mp3 Deskargatu hemen
