Gertakari latzak izan dira azken hilabetetan Bilbon eta hori dela eta egunkari askotako azaletan agertu da. Aste honetan zehar Bilboko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak gonbidatuko ditugu saiora eta azken hilabeteetako gaiak mahai gainean jarriko ditugu. Udalean ordezkaritza duten sei alderdiak gonbidatuko ditugu. Gaurkoan EH Bilduko zinegotzia Aitziber Ibaibarriaga izan […]
Eguna: 2018-02-01
Aste honetako ARGIA astekariak dakarrenaren aurrerapena egin dugu Lander Arbelaitz erredaktorearekin batera. Hiru erreportaje izan ditugu hizpide gaurkoan: Ipar Euskal Herriko bake prozesua eta azken urte hauetan egindako ibilbidearen inguruan egindako erreportajeaz aritu da lehenik. 90eko hamarkadan hasi eta 2000ko hamarkadan sendotu egin dira abertzale eta abertzale ez direnen arteko […]
Bilboko Bihotzean auzo elkarteak eta SOS Alde Zaharra plataformako kideak deituta, manifestazioa egin zuten atzo. Zazpikaleetan sufritzen ari diren turismifikazioaren aurka egin zuten deialdia. Etxebizitzaren prezioak izandako gorakada, espazio publikoaren pribatizazioa eta merkatari txikikien egoera salatu zuten. Ozen adierazi zuten “Alde Zaharra ez dagoela salgai”. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180201_SaosAldeZahrarra.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Gaztetxeetan barna izan dira Josu Zabala eta Erlantz ibargurengoitia. Oraindik orain (eta urte luzerako izan dadila), Gaztetxeak bizirik eta indartsu daude gure Bizkaia maitean, eta horren seinale da asteburu honetan izan diren ospakizunak. 2 Gaztetxeren urteurrenak ospatu, eta, zelan ez, ospakuzinak dauden aldiro… bertsolariak behar! Plentziako Danontzat Gaztetxeak […]
