Aste honetan, epaitegietako albisteak ekarri ditugu, liburu baten kontrako neurriak eta Streisand efektua aztertu dugu. Europar Batasuneko azken neurriak aztertu ditugu; Youtube, Google edo WhatsApp. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean244.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2018-02-26
Sexologia tartean gaurkoan sexu heziketaz mintzatu gara. Mikel Oribe sexologo izan da gurean. Sexu heziketa hezkuntzan duen egoera azaldu digu. Gure eskoletan sexu heziketa oso mugatuta dago. Sexu heziketa 1990ean azaldu zen lehenengoz. Sexu heziketa oso kontzeptu zabala da (praktikan era mugatuan landu arren) eta ikasgai gehienak ukitzen ditu. Hego […]
Chuck Berryk idatzitako 1956ko hit singlea da Roll over Beethoven, rock-aren hasierako urteetakoa beraz. Abestiaren letrak rock and roll-a goraipatu eta rhythm and blues-ak musika klasikoari gailentzeko desioa adierazten du. Abestian Berryk Ludwig van Beethoven-i bere hilobian bueltaka hasteko esaten dio, orduan Berry sustatzen ari zen mugimendu berri honi erreakzio […]
Emakundek aurtengo emakumearen nazioarteko egunerako diseinatutako kanpainak zera eskatzen die pertsona helduei: belaunaldi gazteagoekin arduratsu jokatzeko eta egunero transmititzeko berdintasuna bizitzaren arlo guztietan. Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna lelopean, helduek gazteengan duten eragina nabarmentzen du kanpainak. Gaurko prentsaurrekoa Izazkun Landaida Martxoaren 8ko grebarekin bat egin du. Izaskun Landaida zuzendariak […]
Orain dela 38 urte kaleratu zuen ZARAMA taldeak lehendabiziko grabazioa. Bildur naiz izan zen kantu hura eta gure gaurko urrezko kantua izanik hortik abiatu gara Roberto Moso abeslariarekin solasaldi honetan. Zarama izan zen grabatu zuen lehenengo euskal talde rockeroa. Mandiopeko Euskal Musika 80 izeneko txapelketa irabazi ostean. Gaurko saioa entzun […]
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin dugu Zorrotza auzotik , 12:00etatik 14:00etara. Bilboko auzorik iparrenekoa da, 12.000 biztanle ditu. Bi orduko saioan, auzoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Zorrotza-Kaxtrejana kaletik zuzenean aritu gara. Lehenengo gonbidatuak Auzo elkarteko kideak izan dira, Carlos Rodriguezekin berba egiteko […]
