1995eko irailean argitaratu zuen Zorrotzako Euskal Txokoa Kultur Elkarteak Zorrotz Morrotz aldizkariaren lehen alea. Lau orrialdeko argitalpena izan zen lehen hura, etenaldi eta maiztasun aldaketak egin ostean 50. Alera iritzita erakusketa antolatu dute Zorrotzan. Aitor Marin Zorrotz Morrotz aldizkariko koordinatzailea izan dugu gurean. Zorrotzako herri aldizkaria da Zorrotz Morrotz, euskara […]
Eguna: 2018-02-21
Lehen Mundu Gerran euskal ontziak hara eta hona ibili ziren merkantzien garraioan aliatuen alde. Armadoreek dirutza egin zuten, baina barku asko galdu ziren eta eskifaietako gizon ugari hil. Galdu zenetakoa izan zen Bilboko Igotz Mendi baporea baina kinka gaiztotik onik atera zen. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180221_Gomutan39.mp3 Deskargatu hemen.
Pentsiodunen egoera salatzeko eta pentsio sistema “duin baten alde” mobilizazioetara deitu dute Bizkaiko pentsionisten elkarteak. Bihar manifestazioak egingo dituzte eguerdiko 12etan eta parte hartzera deitu dute. Salatu dute pentsioak erosahalmena galtzen ari direla, eta Espainiako Gobernuak iragarritako %0,25eko igoeraren aurka agertu dira. Salatu dute ere erreformen ondorioz, bestak beste, erretiroa […]
Gaurko urrezko kantua Kaliforniako Cracker taldearen eskutik datorkigu. Hickman eta Loweryren taldea 1992an sortu zen. Izen bereko euren lehenengo grabazioan Teen Angst (What the World Needs Now) kanta handia zegoen. Bide batez, Don’t Fuck Me Up (With Peace and Love) eta This Is Cracker Soul ere entzun ditugu. Donostiako Ze […]
Musika eta Generoaren inguruan, hausnartu dute Aho bete doinu liburuan. Musika sektoreko protagonistak elkarrizketatu ditu Igone Mariezkurrenagak. Gai ezberdinak izan ditu hizpide; Etika, Estetik, Parte-hartzea, Ikusgarritasuna, Lan banaketa, Sexualitatea ,Sexualizazioa, Pribilegioa.Elkarrizketatuak honakoak izan dira, La Basu, Julen Azpitarte, Leire Salamanca ,Yogurinha Borova, Amaia Ispizua ,Karlos Osinaga ‘Txap’ ,Mamen Irujo ,El_Txef_A […]
