Duela hamabost urteko otsailaren 20an itxi zuten euskara hutsezko egunkari bakarra zena, Euskaldunon EGUNKARIA. Gaur Egunkariaren itxiera gogoratzeko ekitaldia egin dute Martin Ugalde Kultur parkean. Bertan izan gara gu ere eta EGUNKARIAren zuzendari Martxelo Otamendirekin bat egin ahal izan dugu zuzenean. Berak esan digunez, ekitaldiaren helburua orduan gertatutakoa gogoratu eta […]

Ospitaleko haurrei irribarreak ateratzen dizkiete Irriklown-eko kideek, Gurutzetako ospitalean astero izaten dira. 2008. urtetik dabiltza Irrikiclown taldekoak Gurutzetako ospitalean dauden haurrak alaitzen. Pailazo lanetan dihardute boluntario gisa, eta, batez ere, pediatria eta onkologia sailean dauden haurrekin egiten dute lan. Gaur goizean Sebas izan da gurean. 10 urte bete dituzte eta […]

Astero osasun aholkuak ekarriko dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Gaurko irrati tartean antsietatearen inguruan mintzatu gara. Zuetako zenbatek izaten du ezinegona, sabelean korapilo sentsazioa, lorik egin ezina, azaleko arazoak, bihotzeko taupadak, haserre erreza… edo dena batera? Norbere osasuna zaintzen ikasteko prozesuan, ezinbestekoa da gure nerbio sistemaren funtzionamenduaren ideia orokor bat egitea. […]

Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoarekin batera bikoteen inguruan mintzatu gara. Bikote  harremanen arteko erlazioak aztertu ditugu. Bikotea motak zehazteaz gain horiek nola eraikitzen ditugun aztertu dugu. Bikote bat sistemarik txikiena da, baina ez da soilik bi pertsonen arteko batura , baizik bi pertsonen artean dauden interakzioen ondorioz eraikitzen den harremana […]