Lur bakarrik dator hodeirekin bidean haserratu delako. Biak oso ezberdinak dira, Lur beti korrika batean etortzen da eta hodei, beti Hodeietan dagoenez, gauzak ikusten, emateko du denbora. Azkenean ezberdinak izateaz gain lagunak direla konturatzen dira https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/28-gaurezdagoeskolarik-maitezaitutiabeti.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: apirila 2018
En el programa d’avui en Cesc ens parla de la llibertat de Puigdemont, de l’acusació de terrorisme cap als CDR i de Tabarnia a Reus. L’Albae ens explica com va emergir la gran roca d’Ifac al mar de Calp. Recuperem el programa on la Jorja ens parlava de Joan Salvat-Papasseit […]
Gaurko Soinugelan Javier Corral, Jerry goitizeneko bilbotar kazetariarekin egon gara musikaz berba egiten. Muskaria aldizkarian hasi zen bere bidea eta, hortik aurrera, hiru hamarkada eta erdiz izan dugu gure musika eszenaren kronista, Bilboko Herri Irratian eta beste hainbat hedabidetan. Azkeneko urteotan, gainera, Izar & Star kontzertu sortaren antolatzaile ibili da […]
Apirilaren 1ean bete zen urtebete San Inazioko auzotar talde batek Navarro Villoslada kaleko Eroski zaharra okupatu zuenetik. Errondoko auzo etxea izena jarri diote guneari. Urteurrenaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte apirila osoan zehar. Gurekin izan dugu Jone, Errondoko auzo etxeko kidea, ekitaldien beri eman eta errondokori buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180413_Errondoko.mp3 […]
Bederatzi urte dira Deustuko Erriberan Artiatx lantegian Open your ganbara ospatzen dela. Oraingoan sortzaileei zuzendutako Open your sormena jarriko dute martxan, sortzaileei zuzendutako merkatu berezia, hilebeteko bigarren larunbatean ospatuko da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180413_Openyoursormena.mp3 Deskargatu hemen.
Lanaren ekonomia irrati saioa langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da, gehiengo zapalduaren ikuspegia. Sarritan botere arrotzaren eta Kapitalaren ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre egiteko arituko dira Endika eta Jon […]
Bilboko auzo elkarteen federazioak Apirilaren 28rako Manifestazioa deitu du, “Kalea ez da isilduko” lelopean. Auzo elkarteak prekarietatea, pobrezia, espazio publikoaren pribatizazioa eta parte hartzearen murrizketaren aurka kalera aterako dira. Elkarteek argi dute beste hiri eredu bat posible dela. Azken hilabeteetan protestaren inguruko lanketa egiten ari dira eta dagoeneko ehun elkarte […]
Gaur aurkeztu dute Zuhar Iruretagoiena artista Zarauztarraren Hebra erakusketa BilbaoArten. Erakusketa, gaur hasi eta Maiatzaren 11ra arte egongo da BilbaoArte fundazioaren erakusketa aretoan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180412_Zuhar_Iruretagoiena.mp3 Deskargatu hemen
Bilboko Doctor Deseo taldeak gaur aurkeztu du La fuerza de la fragilidad lan berria. Zortzi abesti berri, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako abesti ezagunak ere entzun ahal izango dira diskoan. Liburua ere plazaratu dute, taldearen abestiren letrak bilduta, eta DVDan bideoklipak. Josi batu zaigu estudiora eta azken lan honen nondik norakoak ekarri […]
Gaurkoan Deustuko Erriberara joan gara Erriberak bizi nahi du auzotarren proiektua ezagutu dugu Joserekin batera. Cadenas Vicinay enpresaren eraikina auzotarrak auzoarentzat berreskuratzen hasi dira. Erriberako auzotarrek lokal falta salatu izan dute behin baino gehiagotan, auzoak bizi duen eraldaketan pabilioi abandonatuen eremuan bizi direla salatu dute behin baino gehiago. Cadenas Vicinayk […]
