Udazkenarekin iritsi da Benito Lertxundiren hamaseigarren diskoa Ospakizun gauean, eta lehen aldiz autoprodukziora  jo du. Kantaita Enea Records zigiluarekin batera argitaratu ditu kantu berriak.  10 kantu berri bildu ditu lan berrian. Udazkenarekin batera oholtzan aurkeztuko ditu, baina lehenago ere hedabideei  tartetxo bat eskainiko die lan honetaz berba egiteko. Gurean ere […]

Zesta puntako Interjai txapelketako finala ospatuko da larunbatean Bilboko Deportibon, arratsaldeko 18:00etan.  Ibarluzea-Antxon markina-xemeindar eta etxebarritarrak Goixerri-Andonegi mutrikuarren aurka arituko dira.  Txapelketa Xisterak antolatu du, iazko Xistera zirkuituko sei atzelari eta aurrelari onenekin. Antxon izan da gaur gurekin, partiduari buruzko sentsazio eta esperantzei buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181005_Zesta_Interjai.mp3 Deskargatu hemen.

Euskaraldia hasteko hilabete eta erdi falta denean, ekimen garrantzitsua prestatu dute igandean, urriaren 7an, Bilbon.  Eguerdiko hamabietan hasita, plaza Eliptikoan batuko dira; Euskaraldiari buruzko informazioa jasotzeko eta bertan izena eman ahal izateko. Igandeko ekimenaz zehazki, eta Euskaraldiaz orokorrean egin dugu hitz Bilboko Euskaraldiko kide diren Iñaki, Iker eta Irunerekin. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181005_Euskaraldia.mp3 […]