Gaurkoan pentsiodunak beste behin kalera atera dira, duela zortzi hilabete abiatutako protestak jarraipena izan dute Nagusien Nazioarteko egun honetan. Aldarrikapen argiak dituzte , Europar Gutun Sozialaren aholkuei jarraituz, gutxienez 1080 euroko pentsioa genero bereizkeriarik gabe;  KPIa errealaren araberako igoera, legez bermatu.  Pentsio duina eragozten duten Lan eta Pentsio erreformen indargabetzea. […]

Sei urte igaro dira 2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas buruan jo eta larriki zauritu zuela. Bost egunera zendu zen, zauri horien ondorioz. Auziaren instrukzioa luzea eta korapilatsua izan da. Urriaren 15ean abiatuko da sei ertzain epaituko dituen epaiketa. Cabacas auzian justizia egin dadila eskatzeko manifestua […]

Gaur urtebete pasatu da Kataluniako erreferendumetik.  Urtebete  “Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?” galdera egin zenetik. Bertan, 2 milioi lagunek eman zuten botoa eta emaitzen %90a baiezkoa izan zen. Erreferenduma saihesteko agindupean, poliziak eta guardia zibilak 850 zauritutik gora utzi zituzten, eta horrek bere oihartzuna izan zuen nazioarteko hedabideetan. […]