Euskal zine bileraren 40 +1 edizio ospatuko du aurten. Urriaren 6an, Telmo Esnal zuzendariaren DANTZA filmak emango dio hasiera 40+1. Euskal Zine Bilerari. Irekiera ekitaldia Loli Astoreka eta Aitor Abaroak aurkeztuko dute Ikusgarri aretoan, Muntu antzerki taldearen laguntzarekin. Gainera, aurten, Begirada saria Kimuak-eri emango zaio, urteetan zehar euskarazko filmen hedapenean egindako lanagatik. Datorren astelehenetik ostegunera bitartean, film ugari […]
Eguna: 2018-10-03
Gaurko hirigintza atalean gastronomia eta arkitekturaren arteko paralelismoen inguruan hausnartu du Ula Iruretagoeinak. Askotan entzun izan dugu Michelin izardun jatetxeetan langileen lan baldintzak kaskarrak direla. Polemika ez da berria. Bestelako profesioetan, ospea kudeatzen duten lan taldeetan zer gertatzen den jakin nahi dugu, eta zehazki, arkitektura munduan. Eraikuntza batean ikerketa lan […]
Saio honetan aspaldiko disko batzuk astinduko ditugu, hala nola Gravenhurst taldearen Black Holes in the Sand eta Beck artistaren Guero albuma. Honetaz gainera, MICE proiektua ekarri dugu beste behin ere, Miren Narbaizaren proiektu honetatik kantu pare bat atera ditugu eta honekin lotuta Joseba B. Lenoir-en azken diskotik beste kantu pare […]
Futbola da herri honetako kirol nagusia. Milaka jarraitzaile leial ditu, Baina, ba al dago zientziarako lekurik futbolean?Fisika, matematika eta antropologia bezalako diziplina zientikoak futbolarekin lotuta egon daitezkeela imaginatzea zaila izan arren, gero eta maizago, zientziari esker lortzen dugu futbol-zelaian gertatutakoari buruzko azalpena, eta horrek, zer esanik ez, jokalarien errendimendua eta […]
Euskaraldia, hizkuntza ohiturak astintzeko, aldatzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa soziala izango da. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da. Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzailea izan da gurean. Erronka argia da: 11 egunez euskaraz bizitzea, ahobizi edo belarriprest rolak hartuta. Ariketan parte hartzeko apuntatu behar dela azpimarratu digu, izan ere […]
Txikitan basoan izandako egonaldietan hazi zitzaion Juleni arbolekiko maitasuna eta beti hartzen du plazerra lertxundietan, Irus de Menan kasu. Bizkaiko Foru Aldundiak 55.000 baso hektarea. Horien kudeaketa egokiaren bitartez kontzientzia aldatu dezakegu eta erakutsi kalitateko egurra ekoitzi dezakegula, tokiko orekari eutsiz. Udaletatik ekin behar zaio ere bai, gizartea eta basoa […]
Gaurko saioan MG Banda izan da, Arratiako ska-reggae taldeak, MG Banda, lan berria plazaratu du “Hamelin” deiturikoa, laugarren lana du. Erika eta Biser batu zaizkigu. Azken lan honekin taldeak denboran zehar izan duen bilakaeraren berri eman nahi izan du, reggea oinarri, bide berriak landu dituzte. Ostegunean Bilboko kafe Antzokian aurkeztuko […]
