Gaurko Xerezaderen artxiboan Iban Zalduaren “ Gerra Zibilak” ipuina entzuteko aukera dugu. Ohikoa autorea da Xerezaderen artxiboan, behin baino gehiagotan ekarri dituzte Zalduaren ipuinak bertara. Gerra Zibilak ipuina, Gatazka armatuen eta zehazki Euskal gatazka armatuaren metafora fantastikoa da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/181016_GerraZibilakOsorik.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2018-10-16
Malen Amenabarrek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Santurtzin. Garaipen honekin, finalaurrekoetarako sailkatu da larrabetzuarra. 480,5 punturekin, Igorreko finalaurrekorako pasea lortu du, azaroaren 25ean ospatuko dena. Giro beroa izan da bertsozalez lepo izan da Santurtziko Serantes Kultur Aretoan. Malenekin soilik ez, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ eta Imanol Arrutia Azkuetarekin […]
Eñaut Elorrietak Harian izeneko proiektua aurkeztu du. Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin ariko da. Euskadiko Orkestra sinfonikako bost musikarik osatzen dute, bi biolin, biola, txelo eta kontrabaxua. Bere ibilbideko errepertorioko kantuak moldatu dituzte eta baita bertsioak prestatu. Kantu berriak ere sortu ditu hari laukotearekin batera. Kantuen moldaketak Fernando Velazquez, Carlos […]
Euskal kulturaren garapenean egindako lanagatik omenduko dute Gabriel Aresti ostiralean, urriaren 19an Euskaltzaindiaren egoitzan. Aresti eta bere garaia, Hizkuntza biziberritzearen bidegileak izenpean 1960 eta 1975 artean euskalgintzan emandako urratsak aztertuko dituzte; Aresti eta bere garaikideen lanaren analisia eginez. Egun osoko egitaraua izango da, goizean zehar hitzaldiak eta arratsaldean musika eta […]
Atzo hasi zen Iñigo Cabacas hileta argitzeko epaiketa, lehenengo saioaren laburpena ekarri digu Gotzon Hermosilla Kazetariak. Epaiketan sei ertzain , hiru buru eta hiru agente daude akusatuta zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egotzita, atzo deklaratu zuten. Ertzaintzaren Herritarren Segurtasunerako ofizial bat izan da, hain zuzen, epaiketan hitza hartu duen lehen akusatua. Horrek […]
