Lur eta Hodei kezkatuta datoz. Eskola hasi da eta ume gehienek erdarara jotzen dute denbora guztian. Udan gurasoekin egon dira eta erdaldunak direnez, “ikusten dutena errepikatzen dute”. Gurasoen jarrera euskararekiko zein garrantzitsua den agerian gelditzen da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/37-gaurezdagoeskolarik-oreretxoetaargitxo.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2018-10-19
Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Elkarteak eta Euskaltzaindiak Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain bilbotarraren izena eta izana gogoratu dituzte. Bide batez, 60ko eta 70ko hamarkadetan euskal kulturgintzak eta euskalgintzak bizi izan zuen egoera errepasatu dute. “Gabriel Aresti eta bere garaia, euskara biziberritzearen bidegileak” jarrdunaldietan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan bildu dira, besteak beste, […]
Lanaren ekonomia irrati tartea bueltan da Bilbo Hiria irratian. Lanaren ekonomia irrati saioan langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da. Gaurko saioan Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera ekonomikoa aztertu dute, Errendimenduaren gizartea saiakera ezagutarazi eta […]
Gaurko urrezko kantua Ingalaterratik dator. Portsmouth-eko Joe Jackson-ek orain 40 urte grabatutako Is She Really Going Out With Him izan da. New Wave izarretan dizdiratsuenetakoa izan da Jackson azken lau hamarkadotan. Post punk, reggae, jazz eta latin eraginak nabarmenak izan dira bere lanean. Bide batez, Jacksonen beste bi abesti entzunditugu: It’s […]
