Argiaren astekariko gaia ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Gaurkoan hiru erreportajeri buruz aritu gara. Zahartzaroan etxebizitza kooperatiboei buruzkoa. Arantza Santestebaneri eginiko elkarrizketa eta Peio Zubiriak idatziriko erreportajea, Elitea %1 aberatsena? Mintza gaitezen ondoen bizi den beste %20az ere. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180112_LarnderArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2018
Enekora Eneko Larrañaga musikariaren egitasmoa da, kora (harpa afrikarra), ahotsak, perkusioak eta irudizko proiekzioak nahasten dituen eskaintza. Gaur Haceria aretoan zuzeneko saioa eskainiko du taldearekin batera. 12 kantako lanean maitasuna, konfiantza, gozamena… lantzen dituzte. Enekora taldeak kora du instrumentu nagusia beste batzuen artean. Kora musika-tresna, Afrikako harpa da. Afrika mendebaldeko […]
Gose taldeko Iñaki Bengoak eta Jon Zubiagak, Zango taldean ibilitako Ane Martinez eta Skalariak taldean ibilitako Olatz Anduezarekin batera proiektu berria dute: Anita Parker. Taldearen lehen diskoan Michelle kantua entzun dugu eta burmuinean iltzatuta geratu zaigu. Egitasmoa berria bada ere, taldekideak eskarmentu handia dute musika munduan. Ane eta Jon izan […]
Planktona ezinbestekoa da ozeano, itsaso, ibai, aintzira eta gainontzeko ur masetan bizia egon dadin. Hau hainbesteraino da egia, ezen planktona nolakoa, bizia halakoa esan baitezakegu, seguru asko. Baina planktona ahul samarra gerta daiteke eraso organiko eta ez-organikoen aurrean eta, horretara, garrantzi handikoa da denok bera babesteko ardura eta neurriak hartzea. […]
Pentsionistak Martxan eta Babestu senide elkarteak hausnarketarako jardunaldiak antolatu dituzte, “pertsona nagusien mendekotasuna eta zaintzaz eztabaidatzeko. Mikel Argiñarena Pentsionistak Martxaneko kideak gaiaren garrantzia nabarmendu digu. Gai ezberdinak jarriko dituzte mahai gainean, Pertsonan nagusien arreta eskubidea, osasuna, osasungintza eta bizitzaren bukaera . Nagusien zaintza langileen ikuspuntutik ere landuko dute bukatzeko eredu […]
‘Rosa Luxemburg’ IV konferentzia urtarrilaren 19an eskainiko da Bilboko San Frantzisko Auzoa etxean izango da, Rosaren Lagunak Euskal Herrian, Ipes eta Basakale elkarteek antolatuta. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da hitzaldia. Aurtengo gaia ‘Gerra Armagintza Feminismoa’ izango da eta hauek dira ekimenean parte hartuko duten hizlariak: Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea eta […]
Beñat Igerabidek Geldialdi bakoitzean deituriko lana argitaratu berri du. Orbainak lehenengo lana aurkeztu eta hiru urtera dator bigarren kanta bilduma 13 kantu berri. Gonbidatu bereziak, izan ditu. Lasaitasunez grabatu duzu, zeure estudioan Adunako Sonola estudioan grabatu du. Beñat bera izan da kantu guztien konpositorea, interpretea eta teknikaria. Horrela, abesti sorta […]
Gaurko urrezko kantua Grateful Dead-ek 1987an grabatu zuen Touch of Grey izan da. Eurek inoiz izan zuten single arrakastatsu bakarra. Bide honetatik San Franciscoko taldearen bete kantu batzuk ere entzun ditugu: Dark Star, Truckin’, Friend of The Devil, Scarlet Begonias, Terrapin’ Station. Fermin Muguruzaren B-Map 1917+100 disko berritik kantu pare […]
Beñat Achiaryk, Joseba Irazokik eta Julen Achiaryk zuzenean aurkeztuko dute “Bas(h)oan” diskoa Bilboko Kafe Antzokian, Ostegunean urtarrilak 11. Gaurkoan, Julen Achiaryrekin berba egiteko aukera izan dugu. Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary, Iparrameriketako Robbie Basho (1940-1986) musikariaren lana eta pentsamendua eureganatuz. Diskoak, esperimentazioa oinarria duela herri musikarentzat bide berriak […]
Urte berezia izan da 2017a PuntuEUS Fundazioarentzat, landutako PuntuEUS 2020 estrategia abiatzeko urtea izan baita. Estrategia horren baitan, lau erronka definitu zituzten, eta erronka horiek gauzatzeko bidean jarri dira, Josu Waliñok azaldu digunez. Domeinuaren eboluzioa baino aurreko urtean hobea izan da 2017. urtean: .EUS domeinua aurreikuspenen gainetik hazi da, batez […]
