Elkartzenek Hego Euskal herriko aurrekontuen irakurketa kritikoa egin du etxebizitzaren inguruan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2018an etxebizitzara bideratuko den diru kopurua 2009an bideratu zenaren erdia baino pixka bat gehiago izango da, hau da, 90,50 milioi euro gutxiago zuzenduko dira. Etxebizitza eskubidea etengabe urratzen dela salatu dute eta EAEko gobernuak eta […]

Bertsoa hizpide da beti Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Gaurkoan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak atzera begiratu txikia eman dute, eta bertso hautatu batzuk ekarri dituzte uhinetara (Jon Sarasua, Xabier Silveira, Martin, Lazkao Txiki…) Belaunaldien arteko talka, Bilbo Hiria irratian. Biba bertsoa!! https://bilbohiria.com/docs2/2018/potto/180117-potto.mp3 Deskargatu hemen.

Uxue Alberdi gonbidatu dugu gaurko solasaldirako. Argitaratu berri duen Jenisjoplin nobelaz jardun dugu berarekin. Baina nobelaz gain bere jardunaz ere mintzatu  gara berarekin. Uxue Alberdi Estibaritz, 1984an Elgoibarren jaioa, bertsolaria, idazlea kazetaria. Bertsolaritzan lehen pausuak Elgoibarren eman bazituen ere bere lehen plaza 22 urterekin egin zuen Bilboko kafe Antzokian, Santutxuko […]

Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, aurten ere abian jarri ditu umeentzako ikuskizunik onenak euskaraz. Ikusi eta Ikasi programa abian jarri da, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Aurtengoa 14. edizioa da. Ekimen honen helburua ondo pasatuz euskararen erabilera bultzatzea da, aisialdirako eta modu dibertigarrian, kulturaren bidez hezkuntza sustatuz eta kalitatezko […]

Zientzialari saio honetara Teresa Arbeloa kimikaria gonbidatu dugu, espektro elektromagnetikoaz hitz egin diezagun. Hainbat gauza azalduko dizkigu Teresak saioan zehar, honako hauek, besteak beste: argia nola sortzen den eta espektro elektromagnetikoaren barnean zenbat izpi mota bereizten diren eta, horren ondotik, koloreak nola sailkatzen diren eta gauzaki batek kolore bat edo […]

Gaurkoan, salbuespena eginik, hiru bertsio baino ez ditugu ekarriko, abestia luze xamarra baita. Izan ere, Led Zeppelin taldearen No Quarter abestia dugu gaurko gaia, 1973ko Houses of the Holy. diskoan agertu zena. Bere zazpi minutuekin ez da garai hartarako abesti luzea, inondik inora, rock sinfonikoko pieza askok hamar minututik gorako […]

Kaberet baten osagaiak bildu ditu Hika antzerki taldeak ‘Txarriboda’ antzezlanean. Urtarrilaren 20an Errenterian estreinatuko dute. Ezkontza batean denetarik gerta daiteke. Ezkontza festa bat da, egun berezia, zoriontasunerako eguna, ospakizun eguna… Baina askotan faltsukeria eta gezur asko estaltzen duen eguna. Hori ere agerian utzi nahi du Hika-k ikuskizun berriarekin. Mireiak eta […]

Errenta altuek hirietako auzo popularrak kolonizatzen dituzte eta bertako jendea xehea kanporatu, horri deitu zaio gentrifikazio prozesua eta horretan kapital espekulatiboek paper garrantzitsu bezain iluna jokatzen dute. Noski, prozesu hori garatzeko behar da gentrifikatu behar den espazio erakargarria izatea: kasko historikoak, artisten kokalekuak,… horiek dira giltza eta askotan jende aurrerakoia […]

Berrogei urtez, Bilboko kaleek lau haizetara zabaldu zituzten faxismoaren izen ikur batzuk. Diktadurak bere egin zituen hiribilduko leku ezaugarrienak. Gehienak 1979 eta 1983 bitartean kendu zizkioten hauteskundeetatik ateratako lehenengo Bilboko Udal korporazioek, baina baten bat dinbi-danba eraitsi behar izan zuten herritarrek eurek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180116_gomutan36.mp3 Deskargatu hemen.