Anodino Teatrok hirugarren antzezlana aurkeztu digu, “Erbeste edo saihets baten aldarrikapena”. 2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria  jaso zuen. Donostian eskaini ostean, emanaldi sorta abiatu dute. Adam eta Eva dira antzezlaneko protagonistak, Aitor Fern andinok eta Getari Etxegaraik gorpuzten dituzte. Adam eta Eva kristau sinesmenaren arabera lurrean izandako lehen gizakiak izan […]

47 ediziotan Bertso Eguna asko aldatu da, lehen aldiz urte beteko etenaldiaren ostean Mungian ospatuko da. Bertso egunak garai ezberdinak bizi izan ditu,  bertsolariak omentzen ziren hasiera batean, ondoren, 1995. urtetik, saio esperimentalak eta tematikoak landu dira eta, orain, beste etapa baten atarian aurkitzen da. Euskal Herri guztian eragin nahi luke […]

Otxarkoagako bizilagunek agerraldia egin dute gaur eguerdian. Konponbideak eskatu dituzte, segurtasuna bermatzeko auzoaren bizi kalitatea hobetzeko baliabide sozial, instituzional eta kulturalak bultzatu behar direla azaldu dute.  Bilboko udalari eta  Bizkaiko foru Aldundiari mahai partekatu bat sortzea eskatu diote, ikerketa gehiagorik ez dutela nahi nabarmendu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180123_otxarauzokiadeakona.mp3 Deskargatu hemen.

Arriaga Antzokiak urteko lehenengo antzerki estreinaldia jasoko du asteazkenean . Ados konpaniak  Dublindarrak antzezlana taularatuko du, James Joyceren Dubliners lan klasikoan oinarrituta dagoen lana. Literatura unibertsaleko kontakizun hoberenetakoa izan arren, antzerkirako oso moldaketa gutxi jaso ditu liburu horrek. Garbi Losadaren zuzendaritzapean, Ados Teatroak erronka hartu du bere gain, agertokietan ibilbide garrantzitsua duten zortzi euskal […]

Gaur goizean, Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok Foru Liburutegiaren 2018. urterako kultur programazioa aurkeztu du. Urte osoan zehar, erakusketak, tailerrak, ikastaroak, irakurtzeko taldeak, literatura topaketak, berbaldiak eta literatura lehiaketak antolatuko dira. Foru-liburutegiko jarduerak 2008. urtean antolatu ziren lehenengoz, eta hamar urte ondoren, askotariko kultura-programazioa gero eta zabalagoa da. […]

Duela 27 urte Nirvanak (Cobain, Novoselic eta Grohl) gure gaurko urrezko abestia grabatu zuen: It Smells Like Teen Spirit. Kantu honek, Nevermind diskoan ziren beste abestiekin batera, bide berria zabaldu zion rockari. Joxan Artze musikari eta olerkari usurbildarra iragan astean zendu zen. Ez dok amairu taldearen partaide izanik, txalaparta jotzen […]