Aurreko saio baten batean komentatzen genuen zein interesgarria iruditzen zitzaigun Cromm Fallon-ek atera duen azken diskoa, Electric Bloom. Rock eta distortsioa. John Murryren ahotsa eta abesteko modua asko gustatzen zaizkigu eta aspaldi entzun gabe geneukala aprobetxatuta The Graceless Age diskotik bi abestitzar jarri ditugu Northern Sky eta “Little Coloured Balloons”. […]

Ostegunean Campos Antzokian “Barrutik kanpora” harrapazank ekimenaren ikuskizuna estreinatuko da Bilboko gazteek sortuta. Ekitaldian, Harrapazank 2019ko talde irabazleek  eta Harrapazankeko parte hartzaile parte hartuko dute.Horrela, guztira, Bilboko 43 artista gaztek parte hartuko dute, zeinak musikariak, magoak eta dantzariak baitira, besteak beste. Ikuskizunaren zuzendari lanean Ugaitz Alegria aktoreak dihardu, musika eta […]

1880ko irailean erromesaldi jendetsua egin zuten Begoñara. Deialdiak kolera izurritearen 25. urteurrena ekarri nahi zuen gomutara, kinka larri hartan Ama Birjinaren irudia Bilbora jaitsi eta handik gutxira desagertu zelako gaixotasunaren erasoa. Baina 1880an gizartea osoa aldatuta zegoen. Lehenengoz, erromeriaren aurkako jarrera publiko gogorrak agertu ziren. Eta, lehenengoz Hego Euskal Herrian, […]