Gure denboraldiaren lehenengo saioa heldu da, eta ospatzeko sintonia berri bat ekarriko dugu. Zatikizun digital berria, Apple eta Amazon-ek aurkeztu dituzten produktu berriak eta domotikak ekarriko dizkigun tresna berriak gure elkarrizketetan egongo dira. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean281.mp3 […]
Eguna: 2019-10-14
Pobreziaren Nazioarteko eguna dela eta hainbat gizarte erakunde, sindikatu eta auzo elkartek elkarretaratzea deitu dute. Urriaren 17an, goizeko 11.30etan Moyua plazan bilduko dira, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzarainoko ibilbidea egingo dute. Pobrezia eta gizarte-bazterkeria ikusaraztea izango du helbururik behinena, horrekin batera, euskal erakundeek gaiaren harira konpromiso argi bat hartzea eskatzen dute, […]
Gaurkoan Garabidek antolatutako Hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaldiko lagunak batu zaizkigu irratira. Euskal Herrian izango dira 16 partaideek euren herrietan gidaritza perfila dute eta Euskal Herrian formazio intentsiboa jasotzen dabiltza hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan. Maialen Sobrino batu zaigu Garabiren eta ikastaroaren nondik norakoak ekarri dizkigu. Ikastaroan parte hartzen ari diren bi lagun […]
Gaurko saioan Rafa Ruedak Amy Winehouse kantariaren “Black to black” kantua izan du hizpide. Amy Winehouse abeslari eta konpositore britainiarra izan zen, hainbeste musika genero landu zituen soul, jazz, rock and roll, ska nahasteagatik ezagun egin zena. 2003an Winehousek Frank bere lehen albuma kaleratu zuen; kritika baikorrak jaso zituen jaioterrian […]
