Larunbatean  Barakaldon bizipoza jaia ospatuko da. Bizipoza elkarteko 35 elkarte bertara bilduta.  Aurten horietako bi elkartek ospatzen dute 30. urteurrena: Aspanovas eta Kale Dor Kayikok, hain zuzen ere, eta bizipoza elkartearekin batera larunbateko ekitaldiak antolatzen dabiltza. Gurean izan dira  Andrea Aspanovas elkarteko kidea eta Leire Bizipoza elkartetik. Goizeko 10:00etan hasi, […]

Langile Autodefentsa Sarea sortu berri dute Bilbon “Borroka elkartasunean antolatzeko tresna kolektibo” modura aurkeztu dute sare berria. Asier eta Emilia batu zaizkigu irratira. Hala, azaldu dute “langileriaren interesetan aurrera egitea” dutela helburu, “haren autonomiatik abiatuta eta antolakuntzaren bitartez klase kontzientzia handitzeko”, izan ere langile kontzientzia galdu dela azpimarratu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191002_LangileenAtodefentsaSarea.mp3 […]

Jakina denez, osteoporosia hezurrei eragiten dien gaixotasuna dugu. Gaixotasun honetan hezurretako ehunetan gabezia larriak gertatzen dira. Ondorioz, hezurra ohi baino hauskorrago bihurtzen da, eta aurrerantzean erresistentzia gutxiago izango du. Hori dela eta, ohikoa izaten da gaixoek traumatismoak, frakturak eta mikrofakturak izatea. Baina zientzialariek berrikitan erakutsi dutenez, gaixotasun honen prebentzioa gaztetatik egin daiteke, jarduera fisiko […]