Pausaldian dabil. Esate bat da hori, ume biren amarentzat, fisioterapia eta osteopatia kontsultan (“neure erara osatzen laguntzen dut, modu heterodoxoan, jakintza, esperientzia eta intuizioa uztartuz. Titulu askodun mediku ugarik ez daki jendea tratatzen, eta hori ezinbestekoa da inori laguntzean. Iruzurra ere ugari arlo honetan, sufrimenduak diru asko ematen baitu”) ere […]
Eguna: 2019-10-02
Euskaltzaindiaren mendeurrenaren Egunak eta lanak dokumentala aurkeztu dute. Euskaltzaindiaren ehungarren urteurrenaren harira. Gidoia Bernardo Atxaga eta Fermin Etxegoienek idatzi dute eta Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguren aktoreak izango dira kontakizuna garraiatzen laguntzen duten aktoreak. Hitzak dira protagonistak, Manuel Larramendi izan du hizpide Atxagak. Dokumentala XII.mendean abiatu eta gaur egun arte […]
Bidezko Elikadura EHIGEk eskola-elikadura osasungarria eta iraunkorrari buruzko “Gozo” nazioarteko aurreneko jardunaldiak antolatu ditu gaurtik ostirala bitarte. Jardunaldi hauen helburua da esperientzia eta ezagutzak partekatzea eskola-jantokiekin lotura duten eragileen artean, eskola-elikadura osasungarria eta iraunkorra lortu ahal izateko. Helburu honekin hiru atal antolatu dituzte, egun bakoitzeko bat (administrazio publikoak, eragile eraldatzaileak […]
Cesaria Evoraren kanta ezagun baten izenburua hartu dute Josu Martinezek eta Txaber Larreategik Alfonso Etxegarai plentziarraren itzuleraren kontakizunari titulua jartzeko. 40 urte dira Etxegaraik Plentziatik alde egin behar izan zuenetik, eta azken 33 urteak deportatuta eman ditu Sao Tome irla txikian. “Sagarren denbora” filmean errealitate horretara hurbildu ziren zuzendari biak. […]
Zorrotzaurreko irla artifiziala izan dute hizpide gaurkoan Iñaki Barcenak eta Josu Larrinagak, eta uriolen aurrean urez betetzeko duen arriskua. Izan ere, salatu dutenez, Bilboko Udalak, gaur-gaurkoz ez du planik klima aldaketari aurre egiteko, eta ez du aldagai hori kontuan hartzen bere egitasmo urbanistikoak planifikatzean. Beste aldagai batzuri ere muzin egin […]
