Gaurko literatur podscastean Katixa Agirre idazlea dugu protagonista. “Habitat” ipuin liburuko “Fen shuiari errua” ipuina duzue entzungai. 2007an Igartza Saria jaso zuen, hasiera hartan Etxetik irten gabe izenburua izatekoa zen ipuin-liburua idazteko; emaitza 2009ko otsailean argitaratu zuen, baina Habitat izenburuarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Xerezade/Xerezade_20191010_Feng_Shuiaren%20Errua.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2019-10-11
Uribe kostako Hiruka aldizkariaren berri ekarri digu Unai Break. Urriko zenbakia errepasatu dugu berarekin batera. Bi gai aipatu ditugu, batetik Gurutzaontziak Getxon izaten ari diren eragina aztertu dute erreportaje nagusian. 2006an zabaldu zuten Getxon Bilboko Portuaren gurutzaontzientzako terminala. Hogei ontzi inguru ailegatu ziren Getxora estreinaldiko urte hartan; 2020rako, berriz, 60 […]
Aurten berriro katalan ikastaroa antolatu dute Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteek, bien arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa datorren astean abiatuko da eta matrikula irekita dago.Gaurkoan ikastaroen nondik norakoak ezagutu ditugu Elisabet Oliver irakaslearekin. Gabriel Aresti euskaltegian izango dira klaseak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Bet-ek azaldu digunez, hastapen maila eta […]
Galiziatik ekarri dugu musika, folk eremukoa, gaurko Soinugelara. Urrezko kantua Milladoiroren eskutik entzun dugun Aires de Pontevedra zuzenean grabatua. Jarraian, Galiziako muñeira guztien ama, gaiteroek esaten duten moduan. Entzun dugu Muñeira de Chantada, Carlos Nuñezek The Chieftains-ekin zuzenean grabatu zuen bertsioan. Gero, Ricardo Portela zena ekarri dugu, gaiteiro handia bera, […]
Luis Briñas Santutxu LHLIk parte hartuko du Eramus+ programan. Helburu nagusia ikasleen gaitasun komunikatiboa hobetzea da eta horretarako 10 irakasle Europan zehar ibiliko dira 2 ikasturtetan zehar. Haien zeregina erreminta ezberdinen bitartez metodologia eta hizkuntzen inguruko proiektua lantzea izango da. Helmugak Finlandia, Estonia eta Esloveniako ikastetxeak izango dira eta bertan […]
