Euskal kulturaren hiru zutabe elkartzen dituen proiektua aurkeztu dute Galder Izagirre, Gaizka Izagirre eta Oraitz Garciak. Elkartasuna, sukaldaritza eta artea batzen dituen proiektua Greziako Lesbos uhartean dauden haur errefuxiatuei dago bideratuta. Ekimenaren bidez, hezkuntzarako azpiegiturak lortzeko baliabide ekonomikoak eskuratzea espero dute, eta bide batez, elkartasuna helarazi, txokolate kikarakadak bidaliz. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191030_oraitz_garcia.mp3 […]
Eguna: 2019-10-30
Cannabisaren ekonomia edo ekologia politikoa aztertu dugu gaurko saioan. Kalamu landareak sokak egiteko erabili izan dira historikoki, eta haziak txorientzako janaria izan dira, baina badira hortik ateratako olioak, oihalak eta bestelako produktuak ere. Gurean azken urteotan eragin narkotikoa duten kalamu barietateak zabaldu dira, marihuana, alegia. Landare emeak loratuta jasotzen dira […]
Pikara Magazine aldizkari feministak eta Faktoria Lilak Bilboko San Frantzisko auzoan konpartitzen duten lokalean igande gauean pintaketak egin ditu talde faxista batek. Pikara aldizkariak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, erredakzioaren leihoan “Putas de Soros” idatzi dute eta pintaketa alderdi faxista baten gazte erakundearen izenean sinatu dute. Gaur goizean prentsa aurrean […]
11 urte igaro dira Euskal Herriko Mugimendu Feministak azken topaketak egin zituenetik. Durangon dira topaketak, azaroaren 1etik 3ra, ‘Salda badago’ goiburupean. Urrian bukatu zen izen emateko epea, eta aurreikuspenak gainditu egin dira, 3.000 emakumeren bueltan batuko dira asteburuan Durangon.Leire Gomezek ekarri dizkigu xehetasunak. Hiru egunean, bost ardatz nagusiren inguruan hausnartuko […]
Mikel Markezek disko berria eta berezia du esku artean borobila da eta Biribilean du izena. Berezia da zuzenean garbatua delako eta bere ibilbideko kantu ezagunak jaso dituelako. Berezitasun eta lan honen xehetasunak ekarri dizkigu. Oiartzunen zuzenean grabatutako lana da. 30 urteko ibilbidean sortutako kantuak zuzeneko bertsio akustikoan eskaini ditu. Aladamenean […]
Harrobia lanbide heziketako 3Dko goi mailako ikasleek errealitate birtuala simulagailu prototipoa sortu dute. Honen berezitasuna BBK Live festibalaren antolakuntza era birtual batean diseinatzea izango da. Honen aurkezpena BEC-en antolatuko den BIME PRO jaialdian izango da. Gaur hasiko den ekitaldian Harrobiak stand propioa izango du eta hiru egunetan zehar bertan egongo […]
Durangoko azokaren atarian gaudela sumatzen da, piperpolistarrok mahai liburu eta diskoz beteta ditugu denak berriak, denak labetik atera berriak. Tristtan Mourguyk ere lan berria argitaratu du, “Sargia” deiturikoa. Donibane Lohitzuneko kantariak oraingoan hirukote formatura salto egin du. Formatu horretan grabatu eta diskoko kantua zuzenean aurkeztuko dituzte. azaroaren 14ean Bilboko Bira […]
