Gaurkoan etorkin gaskoiak izan ditugu hizpide Xamarrekin batera. Gaur egun asko hitz egiten da etorkinen inguruan baina ez da kontu berria. Memoria historiko txikia dugu, gure historia begiratzen badugu ezer berririk ez dugu aurkituko. Gure herria pasabide bat da, etengabeko jende mugimendua egon baita. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Etorkinak%20Gaskoiak.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2019-10-01
Etxez etxeko laguntzako enpresek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko udaletxean, ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek deituta, lan baldintza eta soldata hobeagoen alde egiteko, hain zuzen. Sektoreko langileek hainbat mobilizazio egin dituzte 2016az geroztik, lan hitzarmena berritzeko esperantzarekin. Baina patronalarekin izandako negoziazio saiakeraren porrota ikusita, Eusko Jaurlaritzak esku hartzea […]
Egun 1.000 milioi pertsona inguruk 60 urte baino gehiago dituzte munduan, eta 2030. urterako %46ko igoera izatea espero da. Aipatzekoa da, iaz historian lehenengoz, 65 urtetik gorako pertsonen kopurua, 10 urte baino gutxiago dituzten gaztetxoena baino handiagoa izan zela. Zifra hauei erreparatu ostean, gaur, Nazioarteko Nagusien Eguna, Jon Fano, Bizkaiko […]
Gure lehenengo diskoa Cromm Fallon-en eskutik dator. Las Vegaseko musikari honek bere lehen disko luzea aurkeztu berri du, Electric Bloom. Rock ona, intentzioarekin egina. Eta rockaz ari garela, Piztiak taldearekin oroitu gara eta aspaldi (1998) atera zuten Argia eta Itzala disko gogoangarriarekin. Bertan bildu zituzten 15 abesti indartsu eta eder. […]
