Ekialdera begira jarri ditugu gaurkoan POTTO saioaren mikroak. Gipuzkoako Bertsolari txapelketa abian da aspaldian eta, azken fasean sartuta dugun honetan, 5 final laurdenak aztertu ditugu. Ibon Burgoa soinu-teknikari lanetan eta Erlantz Ibargurengoitia esatari, Andoain, Eibar, Irun, Azkoitia eta Azpeitia herriak bisitatu ditugu, taulagaineko bertsolariek kantatutako bertsoen aukeraketa diktatoriala ekartzeko. Gozatu […]

‘Haurren kontrako sexu abusuen sekretua hausten’ deituriko jardunaldiak antolatu dituzte EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak, Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Gure Sarea elkarteak. Ekimena Bizkaiko kanpuseko Areto Nagusian garatuko da azaroaren 20an. Jardunaldiak, urtero legez, problematika bat aurkezten du: gaur egun 4 neskatotatik batek eta 7 mutikotatik batek abusu sexuala jasan du 13 […]

Kanpoko zein barneko erasoei aurre egiteko erarik eraginkorrena harekiko immune izatea omen da. Immunea izanez gero, babes osoa duzu eraso konkretuen aurrean. Printzipio horretan oinarriturik, azken aspaldion immunoterapiak itzelezko hazkundea izan du minbizia eta beste zenbait gaixotasun hilgarri artatzeko orduan. Azken urteotan proteomikan egin diren ikerkuntzek zerikusi handia daukate immunoterapia […]

Bizipoza elkarteak “Gure bizipoza, guztiona” izeneko dokumentala ekoitzi dute, zeinak elkartearen nondik norakoak azaltzen dituen.  Lan hau jendarteratzeko hainbat emanaldi antolatu dituzte. Elkarte honetako partaideek, hau da haur eta familiek, egunerokotasunean bizi duten errealitatea ezagutaraztea da Bizipoza elkartearen asmoa. Gizabanako guztien eskubideak bermatuko dituen gizarte inklusibo bat eraikitzen laguntzeko hain […]

Gaurkoan etorkinak izan ditu hizpide Xamarrek, juduak hain zuzen ere. Munduan badira makina bat herri denetariko ibilbideak izan dituztenak, eta diasporari dagokionez bat aipatu behar bada, juduena da. Juduak gurean izan dira eta, errege katolikoek bota aurretik, gure tartean bizi izan ziren. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Etorkinak%20Juduak.mp3 Deskargatu hemen.

Azaroak 17an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Bizilagunak ekimena bueltan dator laugarren aldiz CEAR-Euskadi eta Arabako Foru Aldundiaren eskutik. Egun horretan Arabako hainbat etxe eta txokotan kultura ezberidnetako familiak batuko dira bazkaria partekatzeko. Ekimena lurraldeko Zurrumurruen aurkako Estrategiaren testuinguruan kokatzen da eta helburua, bazkaria prestatzea eta […]

Hamar emakumeen ibilbidea jaso dute EHUko zenbait historialarieek. Egindako ikerketarekin aurrera eraman dute 10 emakume Bilbon, bizkor eta eraginkorrak erakusketa, ikusgai egon dena  Zabalgune eraikinean. Historia egin duten emakumeen artean hamar aukeratu dituzte. Haien profilean komuna den ezaugarri bat Bilbo da, guztiek hiriarekin loturaren bat dutelako: bertan jaiotakoak, haien lana […]

Gaurko saioan musika izan da nagusi, Zazkel taldearen azken lanaz jardun dugu. Plazartu berri dute “Estatu kolpea” deituriko lana. Zazkel 2012an sortu zen Bilbon. Etxahun eta Asier izan ziren taldearen aurrekariak prestatu zituztenak, eta gerora Tolo, Irati, Axier, Oskar eta Piarres batu zitzaizkien. Zazkel taldearen hirugarren eta azkeneko lanak “Estatu […]