Arabako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarian, Araban egun presente dagoen bertsolaritzaren ekosistema ekarri dugu uhinetara. Aintzane Irazusta bertsozale eta urte askoan txapelketaren gai-jartzaile izandakoa elkarrizketatu dugu, prosa bideratuan. Era berean, zapatuarekin batera Gasteizko Printzipal Antzokian taulagainean izango diren sei bertsolarien kantuak aurkeztu eta sailkapen-fase zein finalerdietako lan eta ariketa batzuk ekarri […]

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, bertsolaritzaren ikerketa soziolinguistikoaren emaitzak aztertu dituzte. Bestetik bi elkarrizketa ekarri dizkigu batetik Iñaki Etxelekuri eginikoa Berriako kazetaria da. ZAD bizi dutenen ahotik liburuaren egilea. Bestetik Mari Mar Agos etxez etxeko liburuzainari eginikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190328_Argia.mp3 Deskargatu hemen.

Martxoaren 29an martxan jarriko dira, 5 asteburutan zehar, Pabiloi  6ko Antzerki Arinaren Zazpigarren Jardunaldiak. Jardunaldi ezagunak dira jada. Gainera aurten  Aste Santuarekin bat etorriko dira. Berrogeita hamar sortzaile, idazle, zuzendari eta antzezle baino gehiago hartuko dute parte jardunaldi hauetan, euren lan laburrak (15 minututakoak) ohikoak ez diren lekuetan  eskainiz. Ikuslego […]

Martxoaren 10ean izan zuen ezbeharra Grande America ontziak Bizkaiko Golkoan, Frantzian, Arroxela hiritik 300 kilometro ingurura. Su hartu, eta azkenean hondoratu egin zen, 2.200 tona fuel olio zeramatzala. 2.000 ibilgailutik gora eta 365 edukiontzi ere bazeramatzan, eta edukiontzi horietako 45ek merkantzia arriskutsuak zituzten. larrialdi zerbitzuak aktibatu dira eta jarraipena egiten […]

Gaurko saioan paper batean idatzitako bertsoen inguruan aritu dira. Orrialde batean inprimatutako bertso sorta ziren eta horiek banatu egiten ziren. Bilbon XIX mendean sortu ziren propaganda giza. Karlista eta liberalek euren ideologia zabaltzeko bertso paper inprimatuen bitartez zabaldu egiten ziren. Testuingurua kontuan eduki behar dira hiritarrak elebakarrak ziren, eta norbaitek […]

Gaurkoa Gazteolako lagunak izan dira gurean. Gazteola 6 tik 16 urtera bitartean dauden, eta euskaran gehiago murgiltzeaz gain, ondo pasatu nahi duten ikasleentzat zuzenduta dago. Proiektu hau euskaratik eta euskaraz sortu zen, hizkuntza hori bultzatzeko eta ikasten dutenaren eta aplikatzen dutenaren artean oreka bat sortzeko eta mantentzeko. Gazteolaren  helburu nagusia, […]

Euskal Herriko hainbat garai eta arlotako 50 andreren bizitzak bildu dituzte ‘Errebelde 50 bider’ liburuan. Erein argitaletxeak argitaratu du. Maria Orcasitas-Bikandik, Andrea Perales Fernandez de Ganboak eta Angela Garcia Mardonesek, dira egileak. Artistak, kirolariak, zientzialariak, ekintzaileak eta beste dira Erein argitaletxeak ateratako liburuko protagonistak; aspaldikoak batzuk, egungoak besteak. Errebeldeak dira […]

Percy Mayfieldek dakar gaurko urrezko kantua. Please Send Me Someone to Love, 1950ean Los Angelesen grabatua. Blues sofistikatua eta poesiaz betea. Egun berean disko horretako B aldean zegoen Strange Things Happening kantua ere entzun dugu. Jarraian New Orleanseko pianoaren aztia izandako James Booker izan dugu gonbidatu liluragarria. Oraintxe argitaratu da […]

Bilboko Kafe Antzokiak, UEUk eta Jakinek antolatu dute ‘Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu’ ikastaroa, hileko askez astelehenean burutzen da. Atzo Saioa Iraola izan zen “Emakumeak eta euskara. Genealogia feminista bat” hitzaldia eskaini zuen. Irratian laburpena egin zigun. Euskal Herriko feminismoaren sorreraz jardun zuen, Iparraldean kokatu zuen. Euskararen eta […]