2019ko errege egunez, Ondarruko Bekozinin, bertso-jaialdia antolatu zuten, eta Fernando Agirre Zenbatgarakide-laguna bidali genuen grabazio-lanak egitera. Jaso dugu grabazioa eta aukeraketa diktatoriala egin eta gero…. osatu dugu gaurko saioaren atal bat. Bigarren atalean 2018ko azaroaren 29an, Basauriko Marienea Emakumearen Etxean egin zuten saioa dugu. Bertara bidali genuen beste Zenbatgarakide-lagun bat: […]
Urtea: 2019
Zinebi 60-ko aurkezpenean ezagutu dugu. Jori-jori hitz ederrak bota zituen, barrutik. Generación anti-todo-n (Eskorbuto taldearen historia eta eragina aztertzen duen film-dokua) aktore moduan aritu da estreinakoz (“esperientzia aberasgarria, asko ikasi dut, barrutik bizi filma bat zelan egiten dan eta”). Zer da, ba, punky izatea? Estetika edo musika estilo batetik harago, […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azala larunbatean Bilbon eta Baionan izandako presoen eskubideen aldeko manifestazioari eskaini diote; titular nagusia honako hau da: “Herritarrak konponbide eske”. Irudiari garrantzia eman eta larunbateko argazki erreportajea jaso du argia astekariak. Bestetik, bi elkarrizketa ere komentatu dizkigu, Maddi Baderri eginikoa. […]
Galder Perezek eta Chema Trujillo antzerki gidoigileek irabazi dituzte aurtengo Cafe Bar Bilbao teatro laburreko sariak. Antzezlanen abiapuntua da gidoia. Gidoirik gabe ez dago obrarik; eta, ondorioz, ez dago taularatzeko lanik. Ideia horri tiraka sortu zuen duela hamasei urte Mikel Martinez aktore eta Tartean Teatro antzerki konpainiako kideak Cafe Bar […]
Egunotan hirurehun urte dira Bilbon hamasei gizon exekutatu zituztela. Hirurehun urte joan dira eta haien izenak ez dira Bilboko kaleetan inon agertzen. Ekar ditzagun, bada, gomutara, 1718ko matxinadako heroiak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Gomutan/190116_Gomutan_46.mp3 Deskargatu hemen.
Hiru hilabete baino gutxiago geratzen dira martxoaren 8rako. Martxoaren 8rako greba deitu du mugimendu feministak. Eta egun hori aurkezteko, agerraldia egin du Mugimendu Feministak Gasteizen. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du greba, eta, dei egin du hiri eta herrietan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Bost ardatzetan antolatuko da aurtengo greba: […]
Pare talde feministaren hamargarren urteurrena dela eta “Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa” sorta izango da larunbatean Deustuko Gazte Lokalean. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira protagonista, euskara, umorea eta generoa uztartuz. Bakarrizketan zehar landuko dituzten gaiak ere potoloak: amatasuna, ama izateko presioa… Gaurkoan Mirari Martiarenarekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190116_mirari_martiarena.mp3 […]
Iñaki Barcenak, berak eta Oier Zeberiok sinatuta Berrian argitaratu den Euria, arriskuak eta demokrazia artikulua ekarri digu hizpidera. Bertan Zeberiok eta Barcenak azaltzen dutenez, “errekek eta ibaiek gainezka egiten dutenean, eta naturari lapurtu zaizkion eta eraikinez bete diren lur eremuak urpean geratzen direnean, gizakia babes gabe geratzen da, eta harturiko […]
Poesia eta bizipenak izan zituzten mintzagai Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagak Kafe Antzokian. Bilbon hasi zuten beraien ibilbidea, Arriaga eta San Anton zubien arteko eremu horretan, Somera kalean, bereziki. Ordutik urte dezente pasatu eta gauza asko aldatu dira. Baina idazleak berdin darrai; kanpokoa bai baina barrukoa ez delako sekula zahartzen. […]
Arriaga antzokian estreinatu ostean hilabete honetan zehar Ocaña antzezlana Pabiloi 6 aretoan eskaintzen ari dira. Jose Perez Ocañaren bizitza oholtzara eraman dute. Artista, performerra, pintorea, bizi izan zuen deboratik aurretik zebilen. Gizarteak ez zuen sekulan ulertu ez haren lanik ez haren izaerarik eta larrutik ordaindu zituen gizartearen mespretxua eta maitasun […]
