Xamarren Etxea -ondarea, historia, mintzoa- liburuan oinarritutako saioan, mende luzeetan gure gizartearen oinarrizko erakundea aztertzen ari gara. Etxea bizitokia izateaz gain lantokia ere izan da, mendeetan eta lurraldez lurralde etxeek aldaketak izan dituzte. XVII mendetik aurrera aldaketak eman ziren gizartea aldatzen zein heinean, “Nolako atalaurrea alako etxea”. Gaurkoan Bikaian geldiunea […]

Ez zirudien Georgia estatuko Macon herrian jaiotako mutiko hark bide oparorik egin zezakeenik Amerikako Estatu Batuetako musikaren esparruan, txikia, beltza eta homosexuala zelako. Izan ere, azken bi ezaugarri horiek aski eta sobera ziren iragan mendearen erditsuan gizarte arrazista eta homofobo hartan baztertua eta jazarria izateko. Alabaina, eragozpenak eragozpen, mutiko hura […]

Gaurkoan Mikel Uraken musikaria gonbidatu dugu. Konfinamenduan kantu berria sareratu berri du “Edon Arrotz” deiturikoa. Azken boladan dena arrotza egiten zaigu, gure mundua ezezaguna bilakatu zaigu. Sintetitazadoreekin sortutako kantu instrumentala da. Giro edo atmosfera batera eramaten gaituena, arrotza ere egin zaigu Mikel gitarra gabe entzutea. Mikelek sortu, grabatu eta etxean […]

Azken urteetan gure auzoek eraldaketa handia sufritu dute. Tradizioa izan diren merkatari txiki asko desagertzen joan dira. Eraldaketa hori oso nabarmena izan da Bilboko zazpi kaleetan komertzioaren eraldaketarekin biztanleriaren aldaketarekin  batera etorri da. Turismoak izan duen gorakada bertako bizitzan nabarmen sumatu da. Osasun krisiak guztia hau agerian usteaz gain eraldaketarako […]

Zein izan da eskolak ixteak ikasle behartsuenengan izan duen eragina? Nolakoa izan behar du ikasgeletara itzultzeak? Horren inguruko hausnarketak plazaratu ditu gaurkoan Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak. Koronabirusaren krisiak hezkuntza-arrakala sakondu du. Horregatik, hezkuntza-sistema berreraikitzeko aukera izan daitekeela uste du Save the children erakundeak, inklusioa eta ekitatea oinarri hartuta, […]

Aste honetan Europar Batasunak gure webguneetan cookie-ak kudeatzeko dituen irizpide berriak ezagutuko ditugu, Whatsappeko bot berria aurkeztuko dizuegu eta berri txikiak azkar komentatuko ditugu. Gure #HamarkadanZehar atalean, 2016. urtera bueltatuko gara. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean296.mp3 Deskargatu hemen.

Pelikula batetik abiatuta gaurkoan asistentzia sexualaz mintzatu gara Amaia Urrejola eta Mikel Oriberekin batera. Batetik “las sesiones” pelikula abiatuta asistentzia sexualaz mintzatu gara. Mark O ‘Brien (John Hawkes), poeta eta kazetari tetraplegiko da protagonista.  38 urterekin birjintasuna galtzeko garaia dela erabakitzen du. Bere terapeutaren laguntzarekin eta apaiz baten orientazioarekin (William […]

Gaurko saioan Rafa Ruedak The Nevers taldearen Hanging on the telephone kantua izan du hizpide. “Hanging on the Telephone” Jack Leek idatzitako abestia  da, 1976an The Nerves taldearekin  jo zuena. Geroago, 1978an, Blondie taldeak grabatu eta argitaratu zuen, hau 1978ko urriaren 30ean argitaratu zen. Bertsioak  Blondie, Sinergy, Scheer, Deff Lepard […]

Sarritan ahalegindu gara euskaldunok gure herriaren luze-zabalei neurria hartzen eta horretarako galderak egin ditugu. Baita musikan ere. Musikan ezagunenak, Benito Lertxundiren harako Zenbat gera hura eta Tapia eta Leturiaren honako Aritmetika arazoak hau. Pedrok bigarren hau aukeratu du gaurko Urrezko kanta modura, euskaldunok noizean behin galdera bera errepikatu behar dugulakoan. […]

Gabriel Garcia Marquezen ipuinak ez dira bere eleberriak bezain ezagunak, baina, hala ere, haien artean ere bada ale ederrik. Oraingoan dakargun honako hau, esaterako. Erroa argitaletxeak Bertoko eta bertako ipuin laburrak izenburupean egindako ipuin laburren antologiatik atera dugu. Covid 19aren izurrite hau dela eta, ipuin aproposa izan daitekeelakoan gaude, ederki […]