Bilboko Harrobiako Lanbide Heziketako marketin eta publizitateko ikasleek BerdinGO! Izeneko euskarazko mahai jokoa sortu eta merkaturatu dute. Mahai jokoa 8 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta jokoaren helburu nagusia genero berdintasuna sustatzea da, hori dela eta, BerdinGO!ren lema: Lanbideak berdinduz. BerdinGO!-ko partaideek, txikienek jolasaren bitartez berdintasuna eta inklusibitatea bezalako gaiak […]
Urtea: 2020
Telelanaren abantaila eta desabantailei buruz hitz egin dugu Lanaren ekonomia tartean Jon Bernat Zubiri ekonomialaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearekin. GlobalWebIndexen plazaratutako ikerketare arabera Telelanaren bidez lan egiten dutenen %74k lan ordutegitik kanpo begiratzen dute posta elektronikoa. Herrialde ezberdinetan egindako ikerketek (NordVPN, Bloomberg) azaleratzen dute telelanaren arazo nagusia gutxienez bi […]
Gaurkoan Lapurdiko etxeen ezaugarrien inguruan jardun dugu Xamarrekin. “Etxean ondarea mintzoa liburuan” oinarritutako saioa. Mende luzetan gure gizartearen oinarrizko erakundea aztertzen ari gara. Lapurdi aldeko etxeak, kostaldean, bereziki Sara aldekoak, beti iruditu zaizkigu ederrak… XX. garren mendean euskal estiloa sortu zen herri arkitekturan oinarrituta… néo-basque deitu zutena frantsesek, neo-vasco espainolez. […]
Pikuak web-eria izango dugu hizpide abenduan estreinatu zen Irudienean eta gutxika badabil bere bidea egiten .Ikus-entzunezkoen grabazioak etenda dauden honetan eta kultura pantailan bitartez iristen ari zaigunean, Pikuak web-eriaz jardun dugu, Maddi Castro zuzendaria eta Amaia Ruiz de Galarreta aktorearekin. Pikuak webserian, hiru piku dira, hiru neska dira seriaren protagonista. […]
Lanaren ekonomia irrati tartea Gasteizko gazte prekarioen sarearekin egin dugu, izan ere bizi dugun egoeraren inguruko hausnarketa plazaratu dute. Nork ordainduko du datorren krisia? Galdera horri erantzuna emateko helburuarekin, hausnarketa abiatu zuen Gasteizko Gazte Prekarioen Sareak. Ondorioak bildu eta hiru ataletan jaso dute, Xabier izan dugu saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/lanarenekonomia/200526_Lanare_Ekonomia_gps.mp3 Deskargatu hemen.
Aste honetan mundu teknologikoaren hainbat apostu berri mahai gainean jarriko ditugu. Movistar, Euskaltel, Facebook, Apple, Google, Puntueus…. eta gure apostua, atal berri batekin. Hortaz aparte, gure #HamarkadanZehar hariarekin jarraituko dugu, 2017. urtea birpasatzen. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean297.mp3 […]
Gaurko saioan The La’s talderen bertsioa ekarri du Rafa Ruedak . The La ‘s 1983an sortu zen Mike Badger, Lee Mavers (gitarra erritmikoa eta letrista) eta John Power (baxu-jotzailea) osatu zuten taldea. 1986an taldea bere jaioterriko, Liverpooleko, hainbat pub eta lokaletan jotzen hasi zen eta hainbat diskoetxeren arreta erakarri zuen, […]
Martxoaren 23an, larunbatarekin, Bilbo Hiria irratiak antolatutako bertso bazkaria egin behar genuen Kafe Antzokian. Koronabirusa dela eta, bazkaria bertan behera geratu zen, baina bertsoak entzun ahal izan ditugu: etortzekoak ziren Alaia Martin eta Andoni Egaña kantari eta gure Potto irrati saioko Erlantz Ibargurengoitia gai-jartzaile ibili da. Hemen duzue Villabonatik streaming […]
Faseak arintzen ari zaizkigun honetan, oraindik ere ez da saiorik Euskal Herrietako plazetan, eta Billabonan zentralizatu dituzte abian diren bakanak. Gaur horietako bi ekarri ditugu, Abadiñon eta Astigarragan izan beharrekoak Bertsozale elkartearen egoitzan grabatu zirenak eta bertsoa.eus Youtubeko kanalean STREMING bidezko zuzenekoan eskaini. Guk lagin hautatuak ditugu gaurko POTTO saioan. […]
Albiste ezin hobea ekarri digu Urrezko kanta honetan Pedro Elias Igartuak: ekainaren 19an Bob Dylanek disko berria kaleratuko du, Rough and Rowdy Ways (Bide zakar eta zaratatsuak) izenekoa. 2012az geroztik, Dylanek ez zuen kantu berriekiko diskorik ateratzen, eta haren jarraitzaileak irrikaz zeuden, kantu berriak noiz iritsiko. Orain heldu dira, konfinamendu […]
