Gaur, lanetik irten naizenean, liburu dendarako bidea hartu dut. Berria egunkarian oso kritika ona irakurri dut liburu bati buruz, eta erosi egin nahi dut. Kale Nagusian gora joan naiz betiko liburu dendarantz, eta halako batean lagun batekin topo egin dut. Batak bestea agurtu ondoren, «Nora zoaz?», galdetu dit lagunak; «Liburu […]

Pandemiak hainbat ekimen jarri ditu martxan, desinformazioari aurre egiteko, isolatuta bizi direnak laguntzeko… eta baita gertatzen ari denaren inguruan hausnartzeko, horietako baten inguruan berba egingo dugu. Kapitala eta birusa sare sozialen bitartez hainbat albiste eta hausnarketa plazaratu dituzte Gorka Merenek ekarri dizkigu  xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200508_gorka_meren.mp3 Deskargatu hemen.

Martxoaren 12az geroztik itxita daude antzokia, zinemak eta tabernak. Konfinamendua leuntzen doa eta faseka zabaldu eta  antolatuko dira hainbat jarduera,  baina distantziamendu soziala bermatzeko ezarri diren edukiera mugak eta bestelako neurriak ikusita, zailtasun asko ikusten dute jarduera aretoetan. Kafe Antzokira jo dugu eta bertako Mikel Urbeltz dugu gurekin. Berak kontatu […]

Gaurkoan Ekhilur proiektua ezagutu dugu. Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba da, kontsumitzaileek, tokiko negozioek, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek osatua. Ekhilurren helburu nagusia bertoko ekonomia dinamizatzea eta indartzea da, tokiko merkataritza-sareak eratuz gure auzo eta herrietan merkataritza-gune irekiak sortuz. Ekhilurrek gure diruaren kontrola berreskuratzeko ahalegina egin nahi du. Alex […]

Bueltan dugu POTTO irratsaioa, aste pare batez ixilik egon eta gero, indarra bildu eta prest dugu beste berto-uholde bat. Gaurkoan, COVID 19 gaitzak eragindakoak izango ditugu hizpide: aurkia eta ifrentzua. Kulturak eta bertsolaritzak jaso duen kolpeari buruz Igor Elortza bertsolari eta Bertsozale Elkartearen zuzendaritzako kidearekin egin dugu berba; eta, Durangon […]

Soinugela irratsaioko historia luzean badira zenbait kanta mitiko, urtero-urtero entzuten ditugunak. Kanta horiek hain dira onak, non ez zaituzten batere nekarazten, eta entzunaldi bakoitzean, beren perfekzioaren ñabardura berriren bat hautematen duzu. Horrelakoa dugu jazzaren eremuan gorengo mailako maisulantzat jotzen den West End Blues kanta, Louis Armstrongek bere Hot Five delakoarekin […]

Kurkuluxetan antzerki eskolako lagunekin hitz egin dugu, bertako Rita Naveira batu zaigu irratira. Itxialdian gazteekin lanean jarraitu dute, bideoekin lan egin izan dute, astero ariketak eta proposamenak bidali dizkiete gazteei, batez ere etxean egin daitezkeen ariketak eta eurak bueltan izugarrizko opariak eman dizkiete. Pozik agertu dira, izan ere, aurrez aurreko […]

Hiri txirrindularien elkarteek -Biziz bizi, kalapie, Bizikleteroak, Gurpilartea eta Balaztak- Covid 19ak sortutako egoera berriari aurre egiteko eta  hiriko mugikortasuna osasun berme guztiekin mantentzeko, bizikletaren erabilera sustatzeko plana aurkeztu dute. Aldaketa hauek herrialde eta hiri askotan eman dira, pandemiak arnas aparatuari eragiten dio eta bizikletaren erabilera kutsadura murriztuko litzateke. Bizikletak […]

Duela bi urte Erroa eta Pamiela argitaletxeek Etxea Ondarea Historia Mintzoa liburua argitaratu zuten, etxean gauden honetan gure ondareazk eta historiaz hitz egiteko tartea ireki dugu Bilbo Hiria Irratian. Etxea eraikina baino gehigo izan da, lantokia ere bada. Etxeak izana eta izena eman du. Adibidez, izen batzuek salatzen dituzte bertan […]