Xalbadorrek esan zuen, “Munduko leku maiteena/ zuri zor dautzut naizena:/ izana eta izena”. Hitzok eskaini zizkion Xalbadorrek sortetxeari, Eta, hark esan bezala, etxea izan da euskal herritarrei izana eta izena eman diena urte luzez. “Etxea ondarea historia mintzoa” liburuan ezagutzen gabiltza Xamarrekin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200422_Etxea_xamar_03.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2020
Gaurkoan Anita Parker taldearen berria ezagutu dugu Jon Zubillagarekin batera. Anita Parker taldeak urte amaieran kaleratuko du lan luze berria eta Azalean dugu lan horren aurrerapen kantua. Anita Parker Arrasaten jaio zen 2017 urtean. Jon Zubiaga eta Iñaki Bengoa izan ziren taldea abian jarri zutenak. Egun, berriz, Ane Martinezek, Jon […]
“Jazarpenari bidea itxi” dinamika martxan jarri dute, Bilboko hainbat eragileren artean sortutako ekimena da. Dinamikaren helburu nagusia da COVID-19 birusaren ondorioz bizi dugun egoera honetan areagotutako poliziaren jazarpen kasuak salatu, eta kaltetuei babesa eta aholkularitza juridikoa ematea da. Alarma egoerak behartutako konfinamenduan emandako gehigikeriak eta eskubide urraketak bildu eta salatu […]
Saio honetan gure atzerako kontaketaren botoia sakatuko dugu 2015. urtera iristeko. Bitartean, Iphone berria, azkenengo estatistikak edo sare sozialen egiaztatze taldeak ezagutuko ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean295.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko urrezko kantaren bidez, Pedrok gorazarre laukoitza egin nahi du. Lehenik, portugesezko olerki bat aukeratu duenez, omenaldi moduko bat egiten dio Portugalgo herriari, pandemia honetan erakusten ari den antolamendu eta erantzun bikainengatik. Bigarrenik, Joseba Sarrionandiari egin nahi dio gorazarre, garai batean euskaldunoi Portugalgo literatura hurbiltzeagatik. Hirugarren omendua Mikel Laboa dugu, […]
Apirileko #NikEtxeanEsperimentuak ekimenaren arrakastaren ostean, Elhuyarrek maiatzerako egutegia prestatu du eta lau astetako zientzia eta teknologia erronkak proposatuko ditu. Irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek. Leire Ferrok ekarri dizkigu maiatzeko erronken argibideak. Gainera zientzalari gazteekin solasaldiak egingo dituzte. Maiatzeko egutegian, plan berezia proposatu da ostiraletarako. Izan ere, bizitza errealean zientziaren […]
Gaurko bertsio saioan Mickey Newbury kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak, Milton Sim Newbury, Jr. ,Mickey Newbury, estatubatuar musikagilea izan zen. Tenore moduen aritu zen eta arrakasta handia izan zuen. Gerora klubetan abestu abiatu zuen bere bakarkako bidea. Artista askok euren izenburuak bertsiatu dituzten arren, gogoangarriena An American Trilogy, orkestra […]
Igandean apirilaren 26an, faxistek Gernika bonbardatu zutela 83 urte izango dira. Urtero hainbat ekitaldi antolatzen dira gertakaria gogora ekartzeko. Aurten osasun krisia dela eta konfinamendu egoera dela eta bestelakoa izango da. Gernikako bonbardaketaren 83. Urteurrena onlineospatuko da. Bakearen Museoak eta Gernika Gogoratuzek 2020ko apirilaren 24, 25 eta 26rako elkarrekin antolatu […]
Hizkuntza eskubideen urraketak eguneroko auzia direla agerian ipini dute herritarrek, 2019an Behatokiak jasotako 737 kexek Euskal Herri osoan eta esparru guztietan gertatzen direla erakutsi baitute, beste behin ere. Egunean, bataz beste, bi hizkuntz eskubide urraketaren berri jasotzen du Behatokiak. Hori dela eta, kexa horiek sakon aztertu ditu Behatokiak eta Hizkuntza […]
Lapiko egunean Indabak izaten dira nagusi baina Bilbo Hiria irratiko marmitan Barbantzu, Garbantzu edo txitxirioak sukaldatuko ditugu.Energia handia ematen duen janari osasuntsua dugu Energia hori karbohidrato eta proteinetatik dator. Ez dute ia koiperik, eta gatz mineraletan, burdina, magnesioa, kaltzioa, zinka, potasioa eta fosforoa eskaintzen dute, ezaugarri guzti hauek izanik ezin […]
