Gaurko urrezko kanta Iruñerritik datorkigu: Chill Mafia euskal trap musika taldeak iaz egin zuen Gazte arruntaren koplak, Xabier Leteren Gizon arruntaren koplak abestia berpiztu eta birmoldatuta, arrakasta itzela izan dute. Flako Fonkik (Julen Goldarazena) eta Kiliki Frexkok (Beñat Rodrigo) duela gutxi Internet bitartez 10 kantuko Ezorregatik x berpizkundea bilduma argitaratu […]

Gaurko musika tartean Xabi Agirreren la ekarri digu Rada Ruedak. NI da bere proeiktuaren izena. Ahots urratuaz, hitzez eta isiltasunez baliatzen da. Laster argitaratuko du Normalidadearen prozesua deituriko diskoa, baina dagoeneko sareratu ditu kantu batzuk, esaterako “Hemen ez da zorionik”. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210514_rafa_rueda_ni.mp3 Deskargatu hemen.

Gure Eskuk eta Hamaika Gara ekimenaren inguruan berba egin dugu Amalur Alvarezekin, gaur  Euskal Herriko alor anitzetako 24 eragileek komunikabideen aurrean agerraldia egingo dute Bilboko. Uztailaren 3an mobilizazio nazional garrantzitsu bat egingo dugu Bilbon, eta ekintza hau antolatzera eraman gaituzten arrazoiak azaldu eta honi buruzko xehetasunak emango ditugu. Dinamika horrek […]

Aste osoko deialdiekin abiatu dugu gaurko saioan, ohikoa den moduan Ekhi Etxebarriak datozen egunetarako deitutako ekintza eta protesten berri eman digu. Ferrovialeko borrokaren berri ekarri digu Mirari Ullibarrik, 40 eguneko grebaren ostean akordioa lortu dute. Gasteizko Michellin enpresarentzat logistika lanak egiten dituen enpresa arabarra greban zegoen otsailaren 3tik. Ferrovialeko langileek […]

Alde Zaharreko espazio publikoaren gabezia eta Zazpi Kaleetan espazio estalien falta direla eta, Santiago Katedraleko Portikoa egokitzeko eskatu dute beste behin Sos Alde Zaharra plataformako kideak.  Horrela, auzokideek espazio libre bat izan dezaten. Hori dela eta, SOS Alde Zaharrak auzoa “bizigarri egiteko” neurriak hartzea eskatu ditu sortu zenetik eta “espazio […]

Aste honetan Argia astekarian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Peru Iparragirre kazetariarekin. Presoak espetxean pandemia nola bizi dituzten aztertzeko Itziar Moreno preso Bilbotarraren erreportajea irakur dezakegu. Lehen pertsonan azken urtean Frantziako estatuko espetxean bizitakoa eta besteko emakumeen testigantzak deskribatu ditu. Marcela Indari eginiko elkarrizketa azpimarratu dugu Argentinatik etorri […]

Lan baldintza duinen alde, 21 egun gehiago luzatu dute greba UTE Bilboko Argiak komiteko langileek. Bilboko Udalari baldintza prekarioen aurrean beste aldera begiratzea leporatu diote. Udalak argindarra kudeatzeko azpikontratatutako enpresako langileek, hiriko Udalari ere laguntza eta inplikazioa eskatzen diote, nahiz eta ez izan udaletxeko langile zuzenak. Greban eskatzen dituzten puntuetan, […]

Gaurkoa dugu 257. programa! GURE txikitik erronka handiak betetzen jarraitzen dugu! Ekitik mendebala, Lesakatik Deustuara, Señora sariketa eta  izango ditugu gozagai. Lesakan izan zen 1. Señora sariketaren finala ekarri dugu (tamalez, grabazioa ez da izan gozatzeko modukoa) eta Deustuako Elorri bertso-eskolaren eskutik heldu zaigun AFERAK ekimenaren 4. kolpea. https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/210512_potto_senoraslesaka.mp3 aferak, […]