Bilboko Somera kaleko bizilagunek zonaldeak pairatzen duen ” degradazioa” salatu dute ostiralean. Aurpegi ezberdinak dituen arazo honek, bertan bizi diren bizilagun, merkatari eta ostalaritzako lagunei kalte eta ezinegona eragiten dion errealitate konplexua da. Egoera irauli beharrean gaude eta horretarako, irtenbide integral eta kolektiboa eman behar diogula deritzogu.Lehenengo pausua, Ostiral honetan, […]

‘Epizentroa’ zazpi ipuinez osatutako narrazio liburua dugu,  Nerea Loiola Pikazak ekainean aurkeztu zuen, erein argitaletxeak argitaratua. helduentzako lehen ipuin bilduma da, ‘Epizentroa’ narrazioetan emakumeak dira protagonista, eguneroko gertakari txikiak bizitzan sortu ditzaketen lurrikaren inguruko narrazioak bildu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210922_piper_epizentroa.mp3 Deskargatu hemen.

Atxuri auzoko hainbat eragilek – Lokomotorak, Atxuriko Eskola, Atxurigorri Elkartea eta abar – Jai-manifestazio bat deitu dute biharko,  ingurua bizilagunentzat bizigarriago egin behar dela azpimarratzeko. Irailaren 22an izango da, Autorik gabeko egunean, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, 16: 30ean, Santos Juanes plazan. Atxuri kalea itxi egingo da, eta manifestazioa Los Caños pasealekuraino joango […]

Zinema tartea irekiko dugu, aurten ere Ane Urkiola batuko zaigu Bilbo Hiria irratiko uhinetara, ohikotan ostiraletan etorriko zaigu, baina gaurkoan astelehena hautatu dugu, izan ere asteburuan zinemaldian ibili da. Zinemiran “Itxitik” bildumako lau film ekarri dizkigu Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeialdiaren inguruko film laburren ekoizpenera bideratutako diru-laguntzen bidez sortutako film laburrak […]

Big Road Elkarteak bultzatutako ekimenaren helburua futbola eta hezkuntza batzen dituen African Football Academy elkartearekin elkarlanean aritzea da. Crowdfunding bidez bildutako dirua materiala bidaltzeko, eskolari laguntzeko eta prestakuntza bultzatzeko erabiliko da, baita familiei laguntzeko ere. Proiektuaren helburua Rufisqueko komunitateko haurren eta gazteen egoera komunitarioa eta bizi-kalitatea hobetzea da. Xede horrekin, […]

Zuzenekoez aritu ginen duela bi aste eta agindu genizuen moduan berriro ekarri ditugu zuzenekoak gurera. Zaleen garrasiak, musikarien ilusioa, argiak, urduritasunez eta gogoz beteriko isiltasun laburrak. Gaurkoan gainera gonbidatu berezi batekin gatoz, gurekin izango da Hertzainak taldeko Josu Zabala. Goazen! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210916_nostalgia_zuzenekoak_vol2_11.mp3 Deskargatu hemen.