Pil pilean dugun gaiaren inguruan ere berba egin dugu, jai giroan bagaude ere jai giroan gertatzen ari direnen inguruan mintzatu behar gara, eta batzuetan ez dira gure gustuko gaiak izaten edo hobe esanda nahigo genuke hauen inguruan berba ez egitea. Ziztadak izan ditugu mintzagai. Mugimendu feminista kezkatu eta haserre agertu […]
Urtea: 2022
Markeliñe antzerki taldeak “Psike, adi ez kendu tapa hau” gaueko antzerkia eskainiko du gaur Gas plazan. Pailazoak, untziak, dantzariak… PSIKE,bidaia harrigarria da, gure ametsak oroitzapenak, fantasiak eta kontra esanak dauden barnealdera. 35 urte daramatzate oholtza edo kaleko ikuskizunak eskaintzen. Jon Koldo Vazquez aktorea batu zaigu gaurko emanaldira. Kaleko artista baten […]
Laugarren urtez izango dira Willis Drummond taldekoak Algara konpartsaren txosnan zuzenean jotzen, Jurgi Ekizak aipatu bezala plaza, berezia da taldearentzat, 2006an taldea hasi zenetik beti izan dute eta konexio berezia Bilborekin. Bi urte berezi izan dira taldearentzat, euren musika akustikoan jotzen ibili dira, ondoren berriz ere elektrikoan, gogotsu indartsu dabiltza. […]
Larunbatean piztu zen festa Bilbon. Milaka lagunek ongi etorri beroa eman zioten Mari Jaiari. 2019ko abuztuaren 17an agertu zen Marijaia Arriaga antzokiko balkoira azkenekoz, eta larunbatean Itziar Lazkano pregoilariak ondo gogoratu zuen zenbat denbora itxaron behar izan dugun berriro ere jaiak bizitzeko, hain zuzen 17520 ordu itxaron ditugu. Arriaga barruan […]
Paule Bilbao, Josu Gonzalez eta Gontzal Bilbao osatzen dute Arima talde. Asteartean Abuztuak 23 Algara Konpartsan zuzena izango dira aitzakia ederra saiora gonbidatzeko. Metamorphorsis EParekin ezagutu genituen. Bonberenean grabatutako lau kantu batu zituzten. Paule Bilbao pozik agertu da izan ere lehenengoz joko dute Aste Nagusian eta plaza polita izango dela […]
Hiru urteren ostean, Bilboko Konpartsak eta Etorkintza Elkargoak alkohol-kontsumoaren arriskuak murrizteko kanpaina egingo dute elkarrekin berriro ere. Euren helburu Aste Nagusian alkoholaren kontsumoari buruzko egiazko informazioa, objektiboa eta ez moralizatzailea zabaltzea da. Kanpainan zenbait aholku ematen dira, parrandan alkohola kontsumituko badugu kontuan izateko. Izan ere, kanpainaren asmoa argia da: informatu […]
Bilboko Alde Zaharreko auzokideek agerraldi jendetsua egin zuten atzo arratsaldea. Duela hilabete batzuk, Alde Zaharreko emakume batek auzoko Ormaetxe taberna daraman gizona salatu zuen, bera drogatu eta bortxatzeagatik. Gertakari horien harira, bizilagunek informazio banaketako eta salaketarako kanpaina bat abiatu zuten, jendeari gertatutakoaren berri emateko helburuarekin. Auzokideek, baina, salatu zuten gaur […]
Bilboko Udalak Aste Nagusi berdinzale, seguru eta erasorik gabekoaren aldeko prebentzio eta sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du. Jai hauetako eraso sexisten aurkako kanpainak “EZ BETI DA EZ” leloa berreskuratzen du eta, 2019an hasitako ildo estrategikoan, adostasunaren garrantzia gehitzen da, erasorik dagoen ala ez zehazten duen muga, “BAKARRIK BAI DA BAI” leloarekin. […]
Bakaikuko barnetegiak 32 urte bete ditu, horren aitzakian hainbat ekintza antolatu ditu Gabriel Aresti euskaltegiak. Tartean urtero legez bertan udan euskara ikasten ari direnentzat kultur ekarpena izaten dira. Abuztuan herriko kirolaria izan da June Kintana. June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarrari elkarrizketa egin diogu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/kiroleskirol/220818_Junekintana_kirol_eskirol_bakaiku.mp3 Deskargatu hemen.
Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egingo dute abuztuaren 26an, 13:00etan, Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta, euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko. Konpartsek azaldu dutenez, oraindik deialdia egin beharra dago, pauso asko falta direlako presoen eta iheslarien egoera normalizatzeko. “Etxera bidea gertu” lelopean, Bestetik azpimarratu dute baldintza guztiak bete arren, baimenak eta […]
