Seiurte taldeak euren zazpigarren diskoarekin datoz egun hauetan, Cabo Cañaveral izena jarri diote eta bertan zortzi abesti, hain gustuko ditugun taldearen ezaugarri guztiak agertzen dira: gitarra zainduak, koru gardenak eta indarra. Indigo de Souza musikari amerikarraren abestien hondoan kirrinka aztoragarri bat ager daiteke, ia beti agertzen dira soinu lakarrak bere […]

Aurtengo irudiak lesbianismoa eta sexu-aniztasuna euskaraz izendatzeko moduei egingo die erreferentzia, “Marioker”, “Lumatza”, “Soropila”, “Kapaza” edo “Kuir” bezalako hitzekin. Irudia Lander Telletxea diseinatzaileak sortu du, Zinegoakekin lotura estua duena. Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo da eta zuzendaritza artistiko berria estreinatuko du, Alaitz Arenzana […]

Urtarrilaren 27an Bilborock aretoan Topaldia antolatu du Euzkalzaleen topaguneak. Topaldia Euskaltzaleen Mugimenduaren barne gogoetarako tresna izan nahi du.Jardunaldiaren helburua Euskaltzaleen Mugimenduarentzako interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egitea da. Oraingoan kulturgintzak dituen erronken inguruan mintzatuko dira eta horretarako proiektu ezberdinek parte hartuko dute. Bestetik bitartekaritza izango dute hizpide eta komunikazioa, Kulturgintzan […]

Urtarrilaren 19an  Bidebarrieta kulturgunean galdera honi erantzungo dio Nere a Telleriak, EHUko ikerlariak.Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) esanetan, dietak jasangarriak izan daitezen, ingurumen-inpaktu txikia eragin behar dute, elikadura eta nutrizioaren segurtasuna babesten lagundu behar dute eta egungo zein geroko belaunaldiei bizimodu osasungarria izaten lagundu behar diete. Biodibertsitatea eta ekosistemak babestu […]

Zinema tartean “Gure Sorlekuaren bila” dokumentala ekarri digu Ane Urkiolak. Josu Martinezek zuzendua. Euskaraz eginiko lehen filmaren bilaketan oinarritutako dokumentala dugu. Hazparne, 1956. Ikusmira handiaren erdian, Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental amateur bat (Gure Sor Lekua; André Madré, 1956)  estreinatu zen herriko zinema aretoan. Hurrengo hilabeteetan Ipar Euskal Herriko hainbat […]

Gaurkoan Ekhi Etxeberriaren eskutik Sindikal agenda izan dugu, datozen egunetarako deialdien errepasoa. Gero gai nagusiari heldu diogu , lan erreforma. Abendu bukaeran Espainako Gobernuak, mahai sozialean lan erreforma burutzeko  akordioa lortu zuela iragarri zuen. CEOE, CCOO eta UGTko zuzendaritzek adostutako testuaren ardatz nagusiak onartu dituzte, eta Espainiako Gobernuak egintzat eman […]

“Bidea da borroka” Beñat eta Unai Gaztelumendik sortutako komikia dugu, Bertsolari aldizkariak argitaratua. Bertsolaritzatik belaunaldi baten erretratua egiten du, Martin Artola da protagonista, bidean doa, final handira, eta kotxean bidean bere bizitzaren errepasoa egiten digu.  Anai biek bizitakoaren erretratua egin dute. Kezka gai dituzten auziei buruz aritzeko baliatu nahi izan […]

Urteko lehen programan, Las Vegasera goaz 2022ko joera teknologikoak ezagutzera. Beste ekitaldi batzuez ere hitz egingo dugu, hala nola BilboStack edo E3, Starlink-en aurkezpena edo kontsumitzaileen legearen berme-epearen luzapena. Bukatzeko, berri azkarrak eta titulol. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. […]