Osteguna kontzertu eguna izatzen da Kafe Antzokian eta gaur Kutxa Beltza aretoan Bengo abeslari oiartzuarra arituko da. 2023ko urtarrilean kaleratu zuen “Bizirik” izena duen lan luzea eta aurkezpen birako kontzertua da gaurkoa. Kontzertua arratsaldeko 20:30etan hasiko da. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_bengo.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2023-05-11
Udal eta foru hauteskundeei eskaini diote azala, Xehe-xehe, gerta daitekeenak aztertu dituzte. Net Hurbilaeko gaia komentatu digu Gorka Peñagarikanok Gernikako bonbardaketaren harira, Kondor Legioaren berririk ia ez dago Alemanian, eta bukatzeko Nuccio Ordineri elkarrizketa. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Indautxu auzoko jaiak hasiko dira bihar, ostiralean. Indautxuko Jai Batzordeak hiru egunetako egitaraua prestatu du eta Bilboko Pentsiodunen Mugimenduak irakurriko du jaiei hasiera emango dion pregoia. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_maialen_indautxuko_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.
Herri Urrats, 40. jaiaren atarian gaude, igandean Maiatzak 14 izango da Seaskaren aldeko festa, ohiko denez Senpereko laku inguruan. Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzailearekin berba egin dugu. Seaskak dituen erronken inguruan berba egiteaz gain eguneko egitarauaren errepasoa egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_koldo_herri_urrta.mp3 Deskargatu hemen.
