Adinean gora joan eta kirolean ezin diogu guru gorputzari errendimendu berdina eskatu, hauxe izan da Oier Gorosabel fisioterapeutak ekarri digun gaia. Egoera gainditzeko ezinbestekoa da adin eta egoera fisiko berriak onartzea. Kirola zure ahalmenetara egokitzen baduzu, gorputzaren arauak errespetatzen badituzu (beroketak, luzaketak, atseden denborak), zure adinerako moduko marka eta denboretan […]
Eguna: 2023-05-24
Bilbo Hiria Irratian eta Uriolan hauteskundeen jarraipena egiten ari gara elkarlanean. Gaurkoan, EAJko zerrendaburua izan da, Juan Mari Aburto. Aburtok zortzi urte egin ditu Bilboko alkate gisa, eta beste lau egiteko aurkeztu du bere burua. Promesak egitea ez baizik eta konpromisoak hartzea gustatzen zaiola dio deustuarrak. Kanpaina luze doala aitortu […]
Bilbomatiks taldeak asteburu honetan bere azken kontzertua eskainiko du Kafe Antzokian, zazpi urteko etenaldiaren ostean eszenatokira itzuliko da behin betirako agur esateko. Larunbateko kontzertua baino lehen Basauriko kartzelan eman dute kontzertua, presoen euskara irakasleen elkarteak bultzatuta, berezia izan da emankizun hori eta horrela kontatu digu Andok, taldeko baxu joleak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230524_bilbomatiks.mp3 […]
Euskal Eskola Publikoaren jaia ekainaren 4an izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, eta gaur aurkeztu dute eguneko egitaraua. Egitarauari, jaiari eta STR taldeak egindako kantari buruz aritu gara Lurdes Imaz EHIGEko kidearekin. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230524_lurdes_imaz_eskola_publikoaren_jaia.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Josuk, 2022an zendutako teoria ekologisten inguruko bi erreferentziazko gizon ekarri dizkigu hizpidera: James Lovelock eta Bruno Latour. James Lovelock 103 urte zituela hil zen, asmatzaile-sortzailea zen, ibilbide akademiko gutxikoa, baina CFC detektagailuaz gain, GAIA teoriaren sortzaileetakoa izateagatik (bere bikotekide Lynn Margulis-ekin batera), Lurra bere burua erregulatzen duen sistema dela […]
