Hamabost kantuz osatua dator Gariren disko berria, Gari & Maldanbera zuzenean 2022, 27 urteko ibilbidea du bakarka, kantu sorta ederra ere badu Garik. Ostiralean Bilbon izango da berriro, oraingoan BBK aretoan, izan ere Arriaga antzokia izan zen disko hau grabatutako lekuetako bat. Autobiografia musikal bat ere badela azaldu du. Gaur […]
Eguna: 2023-05-23
Munduko Bankuak hainbat aditu elkartuko ditu klima larrialdiaz aritzeko BECen. Ekintzaileek errepidea oztopatu dute BECen aurrean. Banku Mundialak aldaketa klimatikoa finantzatzen du! Munduko Bankuari ez, kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu. Euskal Herriko dozenaka eragilek, bi plataformatan antolatuta, lelo horiek erabili dituzte Munduko Bankuak Barakaldoko BEC erakustazokan antolatu duen kongresuaren aurka […]
“Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen” jadunaldiak antolatu dituzte Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Saioburuordetzak lankidetzan. Ekainaren 1 eta 2an izango dira Bilboko BBK Kuna gunean. Euskararen etorkizunaz eta gazteen ahotik jasotako erronkei erantzuteko beharraz hausnartzea izango dute helburu. Eta horretarako, adituen eta gazteen ahotsak tartekatuko […]
Feline taldeak aurreko urtean atera zuten estreinako diskoa, Feline goiburukoa. Aurtengo bilduma berriari Jan Zu izena jarri diote eta bertan rocka eta post-punk soinuak dira nagusi. Indartsu ailegatzen dira, enbata baten moduan. Gernika inguruko talde honek 70 hamarkadako soinu berrituak dakarzkigute, gitarraeta pertsonalitate handia duten teklatuen laguntzaz. Aurreko saioan Lael […]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, Hego Euskal Herrian gutxieneko pentsioa 1.080 eurora iristeko eskatuko dute gaurtik ostegunera Gasteizera egingo dituzten oinezko martxen bitartez. Bi martxa abiatu dira, Bilboko eta Bergarako udaletxeen paretik. Gaur, berriz, Aguraingo taldea abiatuko da, udaletxetik hura ere. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230523_pentsionistak.mp3 Deskargatu hemen.
