Zirkua fantasiari ateak zabaltzea da. Ezinezkoa den guztia, egi bihurtu daitekeen karpa azpian. Zirkua izango dugu mintzagai datozen minutuetan izan ere amaitu berri den Umore azokan Euskal Herriko zirku elkarteak ‘Euskal Zirkua 2023’ katalogoa aurkeztu berri du. Mikel Pikaza izango dugu gurea Euskal Herriko zirku elkarteko kidea eta baita Malas […]
Eguna: 2023-05-30
Bizkaiko hondartzen denboraldia ostegunean hasiko da berrikuntza garrantzitsu bategaz: bainu lagunduaren zerbitzua udako lau hilabeteetan (ekainaren 1etik irailaren 30era) eta ohikoak baino bi hondartza gehiagotan eskaintzea. Modu horretan, beraz, Arenan, Ereagan, Plentzian, Laidatxun, Isuntzan eta Arrigorrin ez ezik, Gorlizen eta Bakion ere zerbitzua emango da. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230530_hondartzak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur abiatzen da Prototipoak arte jaialdi, bi urtean behin ematen den arte ekintza da. Aste honetan artistak eginiko prozesu artistikoak erakutsiko dute gaurtik aurrera. Dantza, eskultura, zinema, performanceak, espazio publikoaren esku hartzeak eta bestelako proiektuak izango dira bienalean. Euskal Herriko nahiz atzerriko artistek hartuko dute parte. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230530_prototipoak.mp3 Deskargatu hemen.
Just Mustard talde irlandarrak euren azken diskoa aurkezten ari dira: Heart Under. Taldeak musika esperimentala jorratzen dute, soinu intimoak eta mingotsak nahasten dituzte eta emaitza bikaina dela iruditzen zaigu. Hurrengo gonbidatua Lion Lunadon da. Zelanda Berriko musikariak Beyond Everything disko basati eta zikina kaleratu du, bolumen ozenean entzunez gero gatibatuko […]
Asteburuan ospatuko da Areatzan Elhuyar zientzia azoka. Elhuyar Zientzia Azokak 3 egun iraungo du, ekainaren 2tik 4ra, eta Bilboko Areatzan egingo da. 60 ikastetxetako 700 gaztek hartuko dute parte, eta 200 proiektutik gora egongo dira ikusgai. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izango dira: 7 […]
