Bertsoz blai dator beste POTTO bat. Martxoaren 25ean Bilboko Kafe Antzokian izan genuen bertso-bazkaria ekarri dugu, bertan kantuan izan ziren Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga. Bilbo Hiria irratiaren POTTO programa mundialak antolatutako saioa izena zen; ariketen aukeraketa diktatoriala duzue gozagarri. Era berean, Errigoiti bisitatu dugu, eta maiatzaren 1ean izan zen […]

III. Señora sariketa hasiko da maiatzaren 6ean, larunbatean, Bilboko BIRA kulturgunean; arratsaldeko bostetan hasita. Larunbateko saioan Itxaso Paya, Eli Zaldua, Maddi Ane Txoperena, Ainare Ieregi, Izarne Zelaia eta Maider Arregi arituko dira bertsotan. Gai jartzailea Leire Vargas izango da. Baina, zer da Señora sariketa? Zergatik señora?   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230504_Se%c3%b1ora%20sariketa.mp3 Deskargatu hemen.

Piszifaktoria ideien laborategiak “Asfaltoaren azpian, euria”  kale ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean Arrigorriagan. Mikel Ayllon gurekin izan da. Ibilbide dramatiko bat proposatzen digute oraingoan, 30 urte konfinatuta egon ostean lehenengoz kalera ateratzen gara; Nora joko genuke? Nola ikusiko genuke 30 urtez utzik egon diren plaza eta kaleak? Espazio publikoaren inguruko hausnarketa […]