Gaur aurkeztu dute Esukaozenoa , Euskozenoa kultura astintzera datorren plataforma independentea da, eta euskal nortasunen adierazpen libreak azaleratzea du helburu. Hainbat “artefaktu” erabiliz gizarteratzen du helburu. Ana izan dugu gurean Euskozenoaren nondik norakoak azaltzen. Hurrengo gorpuzteen artean, SOS Arrazakeria eta Dèjavú antzerki taldeak sortutako antzezlana edota Amaia Lejarreta artistaren eta […]
Eguna: 2023-05-09
Aspaldiko lagunak dira Maddi Gerriko eta Eli Beraza. Batera ibili izan dira talde gehiagotan, baina orain Muare taldea osatzen dute. Ostegunean, Bilboko BIRA Kulturgunean eskainiko dute kontzertua. Baina, zer da Muare? Nola sortu zuten? Horien eta galdera gehiagoren erantzuna elkarrizketan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230509_muare_taldea.mp3 Deskargatu hemen.
The Long Ryders, 1981an Los Angeles hirian sortutako country rock taldea 1989an desegin zen, baina berriro elkartu da mende honetan. Tom Stevens baxu jolea 2021ean zendu zen, baina beste hirurek, Sid Griffin buru dutela, berriro grabatu dute, September November izeneko diskoa hain zuzen. Bertatik entzun ditugu: September November Sometime, Flying […]
