Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko», eta dagoeneko martxan jarri du inoiz egin den ikurrin erraldoiena sortzeko finantzaketa kolektiboa. Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta Gasteiz, Donostia, eta Baiona daude haren ibilbidean. Josu Etxaburu […]
Eguna: 2023-05-10
Azkenaldian kaleratu diren euskararen kontrako epaiak aztertuta Euskalgintzaren Kontseiluak irakurketa egin du gaur Bilbon. Euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra iristen ari diren sententziek duten larritasuna salatzeko, manifestaziora deitu dute azaroaren 4an Bilbon. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230510_kontseilua.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur aurkeztu du Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak Ibialdiko egitaraua. Lau gune izango ditu eta bertan egingo dira kontzertuak, ikuskizunak eta tailerrak. Berrikuntza moduan, aurten datafono bidez ordaintzeko aukera izango dute bertaratzen direnak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230510_ibilaldia.mp3 Deskargatu hemen.
