Ana Viñals Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU-Berdeak Equo-Alianza Verde koalizioko zerrenda burua dugu. Ezkerreko koalizioa osatzen duten alderdiek indarrak batu dituzte boto-paper bakar batean, Bilboren etorkizunerako hiri-agenda berri bat defendatzeko lanean egongo direla adierazi dute. Ana Viñals 1986an jaiotako Santutxuarra dugu. Ekarrekin Podemosen lan ildo nagusiak enplegua, etxebizitza eta larrialdi klimatikoa izango […]
Eguna: 2023-05-18
Bihar Bilboko Kafe Antzokian arituko dira Merina Gris eta Jota Martina taldeak eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dituzte. Merina Griseko Julen eta J Martinako Kattalin izan ditugu gurekin eta kontzertuari eta datorrenari buruz aritu gara. Bihar beraz, gaueko 22:00etatik aurrea Merina Gris eta J Martinak kontzertua izango dute Bilboko Kafe […]
1997ko udaberrian hasi zen uhinak igortzen Zenbat Gara elkarteak sustatutako irrati berriak Bilboko Arnotegi menditik. Ordutik lizentziarik gabe ari da gure irratia, baina, azkenaldion, legeztatua izateko leihotxoa zabaldu da, azkenik, Espainiako Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 13/2022 Lege Orokorra onartu ondoren, irrati komunitarioen erregularizazio prozesuarekin. Orain, Jaurlaritzaren ezinbesteko oniritziaren ondoren, Madrilgo gobernuaren […]
Bihotzean auzo elkarteak eta SOS Alde Zaharra ekimenak gida bat aurkeztu dute asteazken arratsalde honetan, Jabetza Horizontalaren Legean oinarrituta, Bilboko Alde Zaharrak pairatzen duen “turistifikazio arazo larria” geldiarazteko tresna gisa erabili nahi duena. Haien ustez, garrantzitsua da auzo bizia eta komunitate artikulatua eraikitzeko bidean urrats txikiak egitea, auzotarren beharrei erantzungo […]
