Programa honetan, hasteko, Zegonak Vodafone erosi izana aztertuko dugu, eta abantailak eta eragozpenak ikusiko ditugu. Spoiler: seguruenik sare propiorik gabeko zerbitzu-enpresa izango dira. Era berean, G7ak adimen artifizialeko garapenetan jokabide egokiei buruzko adierazpen bat egiteko lortu duen akordioari buruz hitz egin dugu. Gure “superheroi” gogokoena ere gonbidatzen dugu, Metak publizitatea […]

Katalanaren Galizieraren, asturieraren  eta aragoieraren aldeko gizarte eragile nagusietako ordezkariek Euskalgintzaren kontseiluak deituriko manifestazioarekin bat egingo dute. Bezperan agerraldia egin dute elkarrekin, beraien hizkuntzen eremuan ere normalizazioaren aurka jasaten ari diren erasoen berri eman digute. Eragile guztien artean adostutako adierazpen bateratua egin dute. Idurre Eskisabelek argi adierazi du norberaren hizkuntzan […]

Euskal Herriko Mugimendu Feminista burubelarri dabil azaroak 30eko greba feminista orokorra antolatzen. Hamaika dira egiten eta egingo dituzten ekimenak, eta bihar bertan Indautxun hasiko dute Bilboko deriba feminista; haien hitzetan, ibilaldi kolektibo bat, elkarrekin zainketen narratiba integral bat eraikitzeko. Baina ekimenaren nondik norakoak hobeto azalduko dizkigu Maddi Bilbao Alde Zaharreko […]

Hiztegia, euskara eta kirola hirukoa uztartu dugu, eta kirol hiztegiak aztertu. KIROLKIDEA aurreneko hiztegiaren bidea aztertu dugu Iñaki Elortza “Txapas” kazetari loriatsuarekin, eta Aritza Bizkarralegorra aparlariak “Aparretan” kirolaren nondik norako handiak ekarri dizkigu: zortziko txiki, zortziko handi, urtzulo… UZEI elkartearen Iker Etxebesteren ahotan hiztegigintzaren gakoak zabaldu ditugu. Era berean, kolaboratzaile […]

Gaurkoan, aurreko saioan lez, berriz ere bi mundu elkartu ditugu eta txapelketa + plaza bikoa uztartu. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azkenaurreko kanporaketa izan dugu jomuga; Igorren, seikotea kantuan eta… Oihana Bartra izan zen garaile Lauroeta auzoa ere bisitatu dugu, Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzaile lanetan, eta kantuan boskote handia: Oihana Iguaran, Sustrai […]

Bestiak gara. Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatuan gaude. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu bilduma, eta bi astean behin gomendioak ekarriko dizkizuegu. Gaurkoan bi libururekin gatoz: Edo argitaletxeko  Genero-ariketak  eta Susa argitaletxeko Munduko Poesia Kaieretako Adrienne Richen poesia liburua. Edo 2012tik 2017ra arte iraun zuen argitaletxe autogestionatua eta euskalduna […]

Euskalgintzaren Kontseiluak “Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean manifestaziora deitu du bihar, azaroaren 4an, euskara epaitegietan jasaten ari den eraso oldea salatzeko. Larunbatean 17:00etan abiatuko da manifestazioa Euskalduna Jauregitik eta udaletxe aurrean bukatuko da. Honatx Bilbo Hiriak jasotako hainbat atxikimenduren bilduma, Kontseiluaren Idazkari Nagusi Idurre Eskisabelen hitzekin hasita. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231103_kontseilu_laburpena.mp3 […]