Programa honetan, hasteko, Mobile World Congress eta ekitaldiak eman dizkigun albiste gutxi (edo asko) aipatuko ditugu. Telefonicaren proposamenaz ere hitz egin dugu, enpresa teknologiko handiek sareko azpiegiturak mantentzeagatik ordain dezaten; azkenean, beste operadore eta erakunde batzuen laguntza duena. Azkenik, TZOk trafikoko elementu konektatuak garatzeko egindako proposamena aipatuko dugu. Sarean Zehar […]
Urtea: 2023
Zuei lotsa ematen dizue zeozer ondo egiten ez dakizuenean? Helduei normalean bai, eta horregatik gaur amamak eta Ilargik amari lagundu diote etxerako lanekin, euskaltegian dabil euskara ikasten. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230311_gaurezdagoeskolarik_euskaraldia.mp3 Deskargatu hemen.
Martxoaren asteko saioan, urtarrilera joan gara, “Delorean” auto partikularrean, eta urtarrilaren 28an, Suhuskuneko Herriko gelan izan zen bertso-afariaren ondorenak ekarri (aukeraketa diktatorialean). Ortzaizeko ikastolak antolatutako saioan, Sustrai Colina eta Jon Maia izan ziren kantuan, Irisarriko bertso-eskolako lagunen aginduetara. Prosa eta bertsoa uztartu zaleak garenez, Igor Galartza elkarrizketatu dugu Durangaldea Uztabarritzen […]
Beste KIROL ESKIROL bala bat dugu airean: Eskola-kirola, kirol eskola, umeen kirola… Guraso eta entrenatzaile bikoa jarri dugu dantzan. Toñi Montaña eta Polentzi Soldevilla ; eskubaloia eta saskibaloia; Arangoiti eta Uribe Kosta . Umeak eta kirolaren oinarriak astindu dituzte. Euskal Herriko kirolarien errekorrak ere ekarri behar, eta Euskal Herria Kirolak […]
Bilbon dabil Gabriel Aresti eguna antolatu dute larunbat honetarako Loraldiaren eskutik. Gabriel Aresti kultur elkarteak eta Karmelo Landa izango dira jardunaldiaren bihotza eta gaur gurean izan dira. Egun osorako egitaraua antolatu dute horretarako, hiru jardueratan banatuta. Lehenik, Ibaizabal itsasadarrean bisita gidatua egingo dute itsasontziz. Ondoren Kafe Antzokian bazkaria eta eguna […]
1995eko abuztuaren 9an Jerry García, Grateful Dead taldearen burua eta Bob Dylanen lagun handia, zendu zen. Nonbait, gertakari hartatik abiatu zen Dylan, aspaldiko bere lanik distiratsuena izango zena konposatzeko. 1996ko neguan Minnessottako bere baserrira erretiratu zen eta han, elur artean, testu batzuk idatzi zituen. Daniel Lanoiz produktorearei erakutsi zizkion eta […]
Gaualdi ederra izango dugu gaur kafe antzokian, bi taldek azken lana aurkeztuko dute. STR eta Sutan taldeak. 9:30etan abiatuko da kontzertua. Xehetasunak ezagutu nahi ditugu izan ere badakigu gaualdi berezia izango dela eta horregatik Sutan taldeko lagunak batu zaizkigu. Begiak ireki kantuarekin abiatu dugu elkarrizketa. Aldarri argi dakar kantuak barre […]
Azaletik abiatuta, Adimen Artifizialari buruzko erreportajea ondu dute Argia Astekarian, Gorka Peñagarikanok ekarri dizkigu xehetasunak. Egunero dauzkagu berriak, notiziak, ChatGPT ezagun egin da garai honetan… Ezjakintasuna da nagusi. Galderak bota ditugu airera, eta erantzun bila aritu: gizakia ordezkatzeko gai izango dira? Edo gizakion osagarri? Lanpostuak ezabatuko dituzte? Eta noren esku […]
Zaintza eskubide unibertsalaren alde, Euskal Herriko Mugimendu Feministak prozesu bat abiatuko du, greba orokor batera deitzeko asmoz. Zaintza negozio izateari uztea nahi dugu; greba feminista orokor batera goaz, eta gaur, martxoak 8, lehen urratsa da», iragarri dute gaur goizean Bilbon egindako agerraldi batean.Martxoak 8 mobilizazioek zaintza sistema izango dute ardatz, […]
Usansolotik abiatu dugu Binkeren errepasoa, Erraldoien konpartsa berria sortuko dutela kontatu digu Jon Gomez kazetariak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k aurtengo berdintasunerako Zirgari Sariak banatu dituzte. Besteak beste, Ane Legarreta galdakoztarrak sortutako ESAS ekimena saritu dute, kulturaren arloan berdintasunaren alde egiten duen lanagatik. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230307_jon_gomez.mp3 Deskargatu hemen.
