Argia astekariaren errepasoa beti bezala azaletik abiatu dugu, Gorka Peñagarikanoirekin. Aita Mari salbamendu itsasontziaren inguruko erreportajea egin dute. Europako politika agerian usten dute ezin dutela  itsasoan biziak salbatu, ez besteei salbatzen utzi. Bederatzigarren misioa amaitu berri dute bi erreskate handi eginda. Hasteko, datu bat mahai gainean: 26.000 hildako gutxienez Mediterraneoan, […]

2022. urtera joan gara bidaian, Delorean auto partikularrean, eta abuztuaren azken kolpea ekarri. Abuztuaren 23a (martitzena) eta 28a (domeka) izan ditugu jomuga, Bilbo eta Gamiz hurrenez hurren. Batetik, Bilboko Aste Nagusiaren baitan, Algara konpartsaren altzoan, BERTSO EGUNA izaten da urtero, eta egun handi horretan Bertsolari Gazteen Sariketa (saririk gabeko sariketa). […]

Zaintza eredua eraldatu, dena aldatzeko. Hori aldarrikatuko du Euskal Herriko Mugimendu Feministak heldu den Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Ohi bezala, manifestazioak egingo dituzte Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehienetan. Bilbokoa 19:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Mugimendu feminista Denbora darama salatzen emakumeok* bizi ditugun esplotazio egoerak, baina, egoera hori kolapsatzen ari […]

Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan […]

Josuk “lorazaintzaren aldeko mezua” ekarri digu, AHTren inguruko hitzaldi batetik etorrita. “Ekologismoa, klase borrokarik gabe lorazaintza” dela entzun du hitzaldi batean. Klase kategoriak XIX. mendeko berak diren edo ez aparte utzita, herrena iruditu zaio argudioa, nahi gabe seguraski. Izan ere, klase borroka prometeista izan da, ekologismo ikuspegi falta baten ondorioz […]

Aitor Huergo musikariak sinatzen du Barruko paisaiak deituriko kantu bilduma. Ostiralean Bilbon aurkeztuko ditu kantuak zuzenean, Bira kulturgunean.  Bederatzi kantu bildu ditu bertan  eta gaur tartetxoa hartu du gurekin berba egiteko. Duela bost bat urte ekin zion denbora librean bere musikan gehiago sakontzeari eta hortik ondu zuen, pixkanaka, azkenean bilduma […]

Anonyme Popular proiektuarekin hasiko dugu gaurko saioa. Igor Elorza eta Rafa Rueda, buruz buru aritu dira disko-liburu eder honen barruan dauden konposizioak egiten. Durangoko bertsolariak paleta zabala eskaintzen du bertso jarri hauetan, ahotsean sendo, mezuan bikain. Atzean Rafa Rueda, musikari bikain honen eskua ezinbestekoa da proiektu honetan, pertsonal eta samurra. Hurrena […]

Distopikal Euskal Herri tropikala kantatzen du Gatibuk azken diskoan, bero egiten eman zuen agian kantuaren hitzak sortu zituztenean, kontrakoa dugu egun hauetan izan ere Siberiako haizea hotzak harrapatu gaitu. 2060. urteko Euskal Herria irudikatu du Gatibu taldeak bere estudioko hamargarren diskoari izena ematen dion kantan EH Distopikala. Argi duguna Martxoaren […]

Programa honetan, Twitterreko azken aldaketei buruz hitz egingo dugu, saioaren hasierako segurtasunari eragiten baitiote. Sare sozialaren hondoratze progresiboa ikusita, Borjak azkenean Mastodonen kontu bat egitea erabaki du, eta programan zehar egin du. Beste gai batzuetan, Gobernua kanon digitalaren tarifen zirriborro berri bat prestatzen ari da, eta, kasu batzuetan, tarifa hauek […]