David Lindley musikari kaliforniarra, martxoaren 3an zendu zen, 78 urte zituela. 1944an Los Angeleseko San Marino auzoan jaioa, etxean txikitatik hainbat hari-instrumentu ikasi zituen. 60ko hamarkadaren bukaeran kaleidoscope talde sikodelikoaren ezinbesteko partaidea izanik, Ingalaterrara joan zen gero eta munduko beste hainbat tradizio ikasi zituen. Kaliforniara bueltatu eta Jackson Browne eta […]
Urtea: 2023
Bertsoa ezin denez lerratu sariketa, txapelketa eta jaialdi “erraldoietara”, Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan bertso-afarietara hurbildu gara, eta Errigoiti eta Gernika herriak bisitatu ditugu, biko handien laguntzaz: Jon Maia eta Amets Arzallus Gernikako Gerizpe txokoan kantuan Oihana Bartra eta Xabi Paya Errigoitiko Ikuilu alkartean protagonista Librean zein gai-jartzailearen laguntzaz (Errigoitin […]
Argi astekariaren errepasoa azaletik abiatu du Gorka Peñagarikano. Laborantza lurren desagerpena Ipar EHn, espekulazio handia dago oso, eta horiek kudeatu behar dituen Safer erakundea ezinean dabil. Lourdes Huanca, ekintzaile feminista perutarra, Gasteizen egon da azken hilabetean. Peruko Gobernuak isilarazi nahi du: komunikatua bidali zien nazioarteko hedabideei ez ziezaioten elkarrizketarik egin […]
Bilboko Udalak Mikel Lertxundiren Topaketa eskultura erosi du 76.000 euroren truke. Pieza 2019tik dago Isozaki Atea dorreen zelaigunean, eta Mazarredo zumarkaleko auzotarrak ala eskatuta. Eskultura Isozaki Atea dorreen zabalgunean instalatu zen, Loraldia Jaialdiaren 2019ko edizioan, eta Mikel Lertxundik egindako formatu handiko zazpi eskulturetako bat zen, hiriko hainbat puntutan zehar […]
Etxebizitza-politiken inguruko monografikoa landu dugu, EAE-ko hiru herri-hiritako egoera aztertuz Monografikoa hasi aurretik, betiko legez, agenda sindikala ekarri digu Ines Agirreazkuenagak. Ondoren, Galdakaoko etxebizitza sindikatuko Jon Oleak herriko egoera ekarri digu, euren elkarteko helburuak eta udalaren politikak aztertuz. Ostean, Gasteizko “Inor ez etxerik ekimena” ezagutu dugu Mirari Ulibarriren eskutik. Bi […]
Azkoitia, Baztan, Galdakao, Hernani, Lazkao, Sara, Zarautz eta Ziburu herrietako literatura eta disko azokak saretu eta Doinuele aurkeztu dute. Zortzi herri eta hautu bat: euskara hutsezko azokak eta plazak antolatzea euskal literatura eta musikagintza sustatzeko. Euskara ardatz duten ekimenak dira. Xabi Hernaniko liburu eta disko azokatik eta Itziar Literaturiatik gurean […]
Suitzako Davos herrian urtero bildu ohi dira aspaldion, Munduko Ekonomia Foroa izeneko bilkuran, azken urteotako globalizazioaren eta neoliberalismoaren sustatzaile eta onuradun kapitalistak. Globalizazioaren “azelerazio handiaren” aroa dei genezake azken 30 urteotakoa, erregai fosilen kontsumoaren igoera etengabean oinarritua, Internetek ekarri duen globalizazio kulturalean izan du bere emaitzarik behinena, eta plataforma kapitalismoak […]
Aizu! aldizkaria plazaratu berri da, martxoko zenbakian Idurre Eskisabel Kontseiluko Idazkari Nagusi berria dugu. Eñaut Mitxelanak ekarri dizkigu berak esandakoak. Erreportajearen atalean Euskal Herriko aretoekin berba egin dute, pandemia ostean musika aretoen egoera aztertu dute eta bukatzeko Gomiztegia artzain eskolaren inguruko erreportajea. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230313_enaut_mitxelena_aizu.mp3 Deskargatu hemen.
Emanative izenarekin aurkezten du bere musika Nick Woodmansey-k. Jazzaren ertzean mugitzen diren konposizioak ditu maite, eta The Volume of the Light izena duen bere azken diskoan hala berresten du. Bide beretik dator hurrengo gonbidatua, Greg Foat da eta jazz inguruko musika gorpuzten du piano elektrikoaren dotoretasunaz, besteak beste. Gone To […]
Pentsatzen jarriz gero baliteke ohartzea eguneroko bizitzan Matematikarekin etengabeko harremana dugula. Edonork informazio ugari jasotzen du egunero, eta gero eta gehiago Matematikarekin zerikusi handia duen informazioa. Prezioen indizeak, langabezia-tasa, portzentajeak… Matematikaren garrantzia begi bistakoa da. Martxoak 14 Matematikaren Nazioarteko eguna dugu, Nerea Casas Batxilergo eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta Zientzia […]
