Ostegunean Lautan hiru jaialdiko azken eguna izango dugu, hiru proposamen antolatu dituzte, Raska Nazka antzezlana arratsaldeko 19:00etan Euskaltzandian Aitor Vinagret aktoreak gorpuztuko duena, Ganbila bildumaren aurkezpena izango da, bertan egongo dira ere Amancay Gaztañaga, Iraia Eliaz eta Erika Olaizola eta 20:30etan Bira kulturgunean Daisy Crazy antzezlana taularatuko dute Ane Gebara […]
Urtea: 2023
Laburbirak euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak 20 urte bete ditu aurten. 32 herritan egingo du geldiunea bere. 7 film-laburrez osatutako bilduma eskaintzen du aurten Laburbirak, eta gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izaki, eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua dator film-labur sorta. Saio bakarrean zazpi lanez gozatzeko aukera ematen du Laburbirak, […]
Pasa den astean, otsailaren 8an, Burt Bacharach musika egile handia zendu zen Los Angelesen, 94 urte zituela. Bacharach herri musikaren egile handienetakoa izan da. Ehunka abesti egin zituen, askotan Hal David letragilearekin. Jazz musikatik etorri zen eta piano jole, orkestra zuzendari eta ekoizle aritu zen, besteak beste. Entzun ditugu bere […]
Larunbatean Kale Nagusitik zuzeneko saio berezia egin genuen. Aratusteak, karnabalak… inauterietako egun handia izan zen Bilbon. Eguraldia lagun izan genuen eta sekulako giroa izan zen Bilboko karriketan. Saioa Juan Mari Aburto alkatearekin eta Itziar Urtasun jaietako zinegotziarekin abiatu genuen. 1984tik, Bilboko Aratusteetako parte dira Farolin eta Zaranbolas. Aurten Lander Otaola […]
Bihar larunbata, atzerako kontaketarekin batera, Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du Kale Nagusitik. 12:00etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian entzun ahal izango ditugu: Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa… Inauteriak-Aratusteak-Karnabalak baditugu gurean, Euskal Herrian, Inauteriak iristean kolorez betetzen dira bazter guztiak: mozorro irudimentsuak, tradizio handiko pertsonaiak… sormena, jaia eta […]
Dantzan aritu nahi? Irristaketa artistikoa ezagutu dugu Kirol Eskirol saioan. Ainhoa Galdeano lerrokako gurpilen patinetan irristaketa artistikoan dantza librean aritzen zaigun munduko txapelduna eta Euken Alberdi etorkizun oparo-betean izotz-pistetako mundua konkistatuko duen gaztea. Kolaboratzaileen berbak, Itsaso Madariaga korrikolari gaztearen errekor berria eta musika! On egin. Hauxe duzue…. KIROL ESKIROL. ! […]
POTTO saio berezia egin dugu gaur Bilbo Hiria irratian, izan ere, errima gutxi eta prosa asko zabaldu dugu, musika eta desafinatutako kantekin batera. Bilboko Konpartsen eskutik Kafe Antzokia bisitatu dugu, eta Kopla Txikien VIII. Lehiaketa ezagutu. Biba aratusteak! Bizizaleak, Hau Pittu Hau, Altxaporrue, Uribarri, Sin Kuartel eta Algara konpartsen kantu […]
Aizu aldizkariarekin bat egin dugu hileko kronika ekarri digu Eñaut Mitxelenak. Otsaileko zenbakian Irati pelikulako zuzendariari eginiko elkarrizketa ekarri dute azalera. Paul Urkijorekin izandako solasaldia Irati pelikularen nondik norakoak batu dituzte. Wikilari euskaldunekin hainbat datu aztertu dituzte eta azkenik Arabako mendialdean sortutako Mendialdea Radio aurkeztu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230216_Aizu.mp3 Deskargatu hemen.
‘Literatura eta musika euskaraz’ zikloaren barruan Otsailaren 20ean , astelehenean, Arriaga antzokian Beira taldea izango da. Aspaldi ez genuen euren berri, eta horregatik Jon Martinekin egin dugu hitzordua. Aspaldi martxa hartu gabe egon dira eta kontzertu honek piztu du berriro ere taldea. 2006an sortu zuten banda eta 2013an Kantuak diskoan […]
Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Irati pelikula hartu dute hizpide, izan ere datorren astean estreinatuko da filma. Bi elkarrizketa egin dituzte, Paul Urkijo eta Edurne Azkaraterekin batetik eta Gorka Lazkanorekin bestetik. Azken honek filmean erabiltzen den euskara islatzen duen garaira, VIII. mendera egokitu du. […]
