Gimnasio munduan murgildu gara gaurkoan eta makina artean egin dugu saioa. Monitoreek gidatutako saioak, musika lagun… Bi txapeldun handi elkarrizketatu ditugu: CROSSFIT mundua ekarri digu Anboto Gimnasioko Xabi Osak eta HALTEROFILIAren gozoak ezagutu ditugu Imanol Zulaika zarauztar handiaren bidez. Kolaboratzaileen sarea astindu eta aerobikeko irakasleek gimnasioko beren jarduna ekarri dute, […]

Argia astekariaren errepaso ekarri digu Gorka Peñagarokano kazetariak. Torturaren Aurkako Egunaren atariko eraman dute azalera, Xabier Letonak kazetariak eginiko erreportajean. Kriminologiaren Euskal Institutuak aurten argitaratu du 1979 eta 2015 arteko Nafarroako tortura kasuei buruzko  ikerketa, baina 1960tik ordura artekoak ere eginak ditu lehenago.  Guztira, laburbiltzearren, ia 5.400 tortura kasu baieztatu […]

Bertso oturuntza dugu prest, buru-belarrien gozagarri! Ageda kopletan aritu gara eta Zeanuri eta Berango elkartu ditugu, oraina / iraganean. Urduliz-Plentzia-Gorliz-Lemoizeko Bertso eskola PIRATAk oparia bidali digu, Andres Mitxelenaren bertso-sorta. 2022. urtearen azkena ere bisitatu dugu eta Lauroeta + Deustuko Unibertsitatea ekarri: San Migeletako zita (Oihana Bartra, Jone Uria, Arkaitz Estiballes […]

Gure Eskuk agerraldi bat egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, eta erabakitzeko eskubidea lege bilakatzeko, “adierazpenetatik harago, proposamenak egiteko, zirrikituak bilatzeko, alternatibak lantzeko eta indarrak biltzeko” dei egin die legebiltzarkideei. Josu Etxaburuk azpimarratu du “Erabakitzeko eskubideak herri eztabaida serioa eta sakona behar du, eguneko […]

Galdakaoko eta Usansoloko Binke herri aldizkariaren kronika ekarri digu Jon Gomez Kazetariak. Lehenengo Usansoloko Ospitaleko lan gatazkak ekarri dizkigu. Osakidetzaren «inmobilismoaren» aurrean, euren soldata lehen arretarekin parekatzea eskatzen jarraitzen dute Labeako Ospitaleko TGEEZko langileek. Abenduan egin zuten moduan, lau eguneko greba egingo dute otsailaren 14tik 17ra. Aipatzekoa Galdakaoko udalak eta […]

Udako Ikastaroen mende erdia ospatzeko, “Urratuen arrastoan” bilduma literarioa argitaratu du UEUk. Bertan hainbat idazlek UEU bihurtu dute mundu literarioen hauspo. Iratxe Retolaza Gutierrez izan da bilduma berezi honen arduraduna gurean izan da. Bilduman prate  hartu dute Maialen Akizuk, Aurelia Arkotxak, Itxaro Bordak, Katixa Dolharek, Aingeru Epaltzak, Angel Errok, Idurre […]

Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregiko agertokira igoko da berriro datorren astelehenean, otsailaren 6an, “Txistu mundua eta Martina” ikuskizunarekin. Ohi bezala, hitzordua OD aretoan izango da, 19:00etan. Oraingoan Bilboko Udal Txistulari Bandak kontraste handiko doinuak eskainiko ditu Eriz Pérez Egiluzekin gitarran eta Gorka Eskauriazarekin baxuan. Izaera nostalgikoko abestiak alaiagoak eta […]