Azaroko Aizu aldizkariaren berri  eman digu, Eñautek. Azaleko elkarrizketatik abiatu dugu tartea; Amagoia Mujika Berria egunkariko zuzendaria elkarrizketatu dute. Egunkariak dituen erronka eta helburuen ingurua berba egin du. Korrika izan dugu mintzagai eta bukatzeko Altxatu Burua ekimena ezagutu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231117_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Bizikletaren gainean egin dugu bidaia, eta mundu urrunak gerturatu. Urtekaria proiektuaren gidari den Jabi Bodegas txirrindularitzaren Wikipedia bizia izan dugu bisitan eta Jabotxa Fernandez lagunak, “Nazioen Tourra” liburuaren aitzakian, identitatea-bizikleta-kazetaritza kontzeptuen azterketa egin du. Ziortza Villa txapeldun handiaren loria ere zabaldu dugu, iraupen luzeko karrerista mundiala baita GURE gorliztarra; Europako […]

Bertsolaritzaren lubakian badugu bertso-oparirik. Puntuazioak eta jaien formatu librean egindako saioen uztarketa zuen buru-belarrien gozagarri. Berriz bisitatu dugu Bizkaiko Bertsolari txapelketaren bigarren finalerdiaren aitzakian, eta seikotearen ahotsak ekarri. Xabat Galletebeitia izan zen garaile; bigarren, Gorka Pagonabarraga eta, hirugarren, Aitor Etxebarriazarraga; segidan izan ziren Eneko Abasolo, Koldo Gezuraga eta Iruri Altzerreka. […]

Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaurko gomendiorako abiapuntua, liburu bat izan beharrean, idazle ezagun eta kutun bat izango dugu. Gainera, laster Bilbora etorriko dena  bere liburuetako bat aurkezten. Lasai, arin asmatuko duzue nori […]

Azaroaren 16tik 23ra bitarte, Llámalo X pieza Pabellón 6era bueltatuko da. Ekainaren 23an pase bat egin zen eta lana honako premisekin aurkeztu zuten: entsegu orokorrera joan eta antzezlanari buruzko working progress batean parte hartzea. Orain antzezlana prestatu eta gaurtik azaroaren 23ra eskainiko dute Pabeloi 6 arteoan.  Antzezlana Ainhoa Artetxek, Graciela […]

Biziaroak lan berria aurkeztu du Xamarrek gaur Donostian. Euskal kulturako erritual, ohitura eta ospakizunak izan ditu aztergai, ongi oinarrituriko ikerketa eta irudiekin hornituta. Aurkezpenean Xamarrek argi adierazi du jendeak tradizioaren gaineko kontuak jakiteko interesa baduela, baina horiek modu atsegin eta ilustratu batean eskaini behar direla eta hori dela lan honekin […]

Haize-Arrosa taldea Berrizen  sortu zen 2022an. Ongi hausnartutako erritmoak landu dituzte aurkeztu berri duten lehen lanean, izan ere , eskarmentu handiko musikariak dira (gehien bat Ene Bada taldean, aurreko mendeko 90eko hamarkadan). Edurtze eta Eneritz batu zaizkigu irratira. Kantuen protagonista emakumeak dira, salaketa  eta aldarrikapena dira nagusi. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231115_haize_arrosa_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.

Hika Ateneo guneak eta LOGOS elkarteak antolatutako “BarLab, zientzia pote bat” zientzia-dibulgazioko proiektu berria abiarazi da Bilbon. Helburua, pertsona asko eta asko berriketan aritzea ibilbide zientifiko nabarmena duten profesionalekin,  taberna baten giroan.  Zinetzialrien  ikerketak ezagutzeko aukera izango da. BarLab hilean behin egingo da, asteazken batean, 19: 30ean, Hika Ateneon (Zumarkalea, […]

Denok jakina da ingurumenak eragin handia duela gizakion bizitzako alderdi askotan. Baita osasunean ere, noski. Dena den, berrikitan jakin dugunez, eragin hori oraindik amaren sabelean dagoen haurrarenganaino irits daiteke, eta haren hazkundea aldarazi. Aitana Lertxundi EHUko Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa saileko ikertzailea dugu, eta orain INMA proiektuaren barruan ingurumenak […]